Saltokitik Enpresara programaren edizio berria: Saltokien kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programa
Euskalitek ematen duen Saltokitik Enpresara programaren lehen heziketa-zikloaren edizio berria hastear dago, eta Inguraldek Barakaldoko inskripzioak kudeatzen lagunduko du. Merkataritzako eta beste zenbait zerbitzutako establezimenduei zuzendutako prestakuntza-, laguntza- eta aplikazio-programa bat da, Eusko Jaurlaritzak % 100ean finantzatua.
Barakaldo, 2025eko martxoaren 7a
Negozioan aplikazio erreala duen prestakuntza-programa bat da. Bertan, parte-hartzaileek tutore baten laguntza izango dute, negozioaren enpresa-kudeaketaren zenbait alderdi hobetzeko: plangintza, ekonomia, erosketak, bezeria, salmentak, marketina… Horretarako, hainbat tresna, jardunbide egoki, adibide, eredu eta abar emango zaizkie.
Saltokitik Enpresara ekimenak negozioen lehiakortasuna, eraginkortasuna eta emaitzak hobetzea du xede, eta oinarrizko mailatik hasita kudeaketa-tresnak erabiltzen ikasi nahi duten merkataritzako eta beste zenbait zerbitzutako enpresei zuzenduta dago (kontsultatu EJZk). Edukia:
- Hasierako saioa, martxoaren 31n
- Prestakuntza praktikoa jasotzeko bi talde-saio birtual
- Adituek establezimenduan bertan emandako banakako saioak (apiriletik azarora), kudeaketa hobetzeko
Informazio gehiago eta aurretiko izen-emateak:
Prestakuntza-agendarako sarbidea
Epea martxoaren 23ra arte egongo da zabalik
