Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak abenduaren 5era arte eskatu ahal izango ditu errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak
Udalak 5.000 euro bideratu ditu laguntza-lerro honetara, eta inbertitutakoaren % 50 berreskuratu ahal izango da
Barakaldo, 2024ko irailaren 17a
Barakaldoko euskara kalera ateratzeko lanean jarraitzen du eta, horretarako, aurten ere, zerbitzuen sektoreko denda eta lokalei zuzendutako euskarazko errotulaziorako laguntza-lerroa jarri du abian. Barakaldoko Udalak 5.000 euro banatuko ditu 2023ko abenduaren 2tik 2024ko abenduaren 5era bitartean Barakaldon kokatuta dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako titularren artean, errotuluak euskaraz jarri badituzte. Euskarazko errotulazioa eskatzeko epea gaur, irailak 17, irekiko da errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak eskatzeko epea, eta abenduaren 5era arte egongo da zabalik.
Laguntza horiei esker, Barakaldon kokatutako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako titularrek errotuluak euskaraz jarri badituzte goian aipatutako epean, kasuan kasu, errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratu ahal izango dute.
Dirulaguntzen deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko informazioa...) eskuragarri dago Barakaldoko Udalaren webguneetan:
• www.barakaldo.eus, “Egoitza elektronikoa” atalean.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren zein bulego elektronikoen bitartez aurkeztuko dira. Horretarako, alabaina, B@kQ edo halako identifikazio elektronikoa edukitzea beharrezkoa izango da. Eduki ezean, HAZ zerbitzuetan eska daiteke momentuan, doan eta aurretiko hitzordurik eskatu gabe
