Euskadiko osasun-larrialdia bukatuko da otsailaren 14tik aurrera
Astelehenetik aurrera, indarrik gabe geratuko dira jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.
Barakaldo, 2022ko otsailaren 10ean
Lehendakariak otsailaren 14tik aurrera onartuko du osasun-larrialdiko egoeraren adierazpena amaituko duen dekretua. Egun horretan bertan, Osasun sailburuaren agindu bat sartuko da indarrean, osasun publikoaren prebentzio orokorreko neurriak eguneratuko dituena.
Ondorioz, astelehenetik aurrera indarrik gabe geratuko dira indarrean dagoen Dekretuan jasotako neurriak: jarduerak bertan behera uzteko ordutegia 01: 00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.
Iturria: Irekia
