Etorri ikustera, zuretzat egin dut! Gabonetako erakuslehio-lehiaketa

2022ko urtarrilaren 31

2021eko Gabonetan Barakaldoko merkatari askok hartu dute parte herrian eta Bizkaian egin diren lau erakuslehio-lehiaketetan. Lehiaketa horietako bi ACE eta ABK elkarteek antolatu dituzte, eta beste biak Bizkaidendak eta Bilboko Ganberak.

Honako hamar saltokiek jaso dute saria: Ójala, Farmacia Azagra, Coaliment, Josan, Floristeria Juan, Kopilore, BiziSlow, BiziGranel, Zuriñe eta Calzados Nekane.

Erakuslehioak - Escaparates

Ohore handiko saria jaso duzue, zorionak guztioi eta bereziki Josan-i, hiru sari jaso ditu eta. Horietako bat Bizkaiko Erakuslehio Onenari, Bilboko Ganberak antolatutako Retail Digital Sarien baitan.

Arrandi auzoko merkatariek ere Gabonetako erakuslehioen aldeko apostua egin zuten: Derioko Nekazaritza Eskolak egindako koroa natural batekin apaintzea erabaki baitzuten, horrela saltokiak abegikorragoak eginez auzoko giroa alaituz.

SUBIR