Ba al dakizu zer gertatzen ari den Barakaldoko hornidura-merkatuan?

Barakaldon, 2021eko abenduaren 23an

Urriaren 9an, larunbata, urte amaieran amaituko den kanpaina bat inauguratu zen.

Hutsik zeuden zazpi postu bete dira, horietako bat bikoitza. Lonjetan ogia, gazta, eztia, hestekiak eta inguruko txakolina eskaintzen dira. Era berean, taloak, txokolatea, ogia edo gozogintza egiteko tailerrak ere badaude, mota guztietako jendearentzat. 

Erdiko postua dastatzeak egiteko erabiltzen da, baita kafetegi gisa ere. 0 kilometroko produktuak kontsumituz, nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen diren gure inguruko pertsonei laguntzen diegu, eta, aldi berean, ingurumena zaintzen eta ekonomia zirkular solidarioagoa sustatzen laguntzen dugu.    

Apustu Nagusia, ondoko baserrietako produktuak egotea izan da, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan, urtea amaitu arte. 

Mota honetako ekimenek merkatua dinamizatu nahi dute, produktu freskoak erakusteko erreferente bat baita. 

Programaren helburua azken urteetan egiten ari diren lonjen itxierari aurre egitea da. Hutsik dauden lokalak behin-behinekoz erabili dira kanpaina honetarako.

SUBIR