Barakaldoko, Enkarterriko eta Meatzaldeko 35 ETEri Hazinnova akreditazioak emateko ekitaldia egin da gaur Barakaldon

Egiaztagiriak BIC Bizkaia Ezkerraldean banatu dira Hazinnova programaren lehenengo edizioaren zazpigarren egunean. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu EAEko 342 enpresa txiki eta ertainetan.

Barakaldo, 2021eko azaroaren 4a

“Zuen ideia eta proposamen ekintzaileak behar ditugu, eta ziur egon zaitezkete Barakaldoko Udalaren eta Inguralderen babesa izango duzuela prozesu honetan”, adierazi du Amaia del Campo alkateak ekitaldiaren inaugurazioan.

BIC Bizkaia Ezkerraldeko egoitzan Hazinnova ziurtagiriak banatu dira gaur goizean Barakaldoko, Enkarterriko eta Meatzaldeko 35 ETEri, beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezartzeagatik eta merkatuan duten kokapena hobetuko duten emaitzak lortzeagatik.

Ekitaldian parte hartu dute Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Estibaliz Hernáez SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Leire Bilbao Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak adierazi du akreditazio horien atzean ahalegin handia dagoela, eta, batez ere, etorkizuneko erronkei jarrera proaktibo batetik aurre egiteko nahia, eta enpresak berrikuntzaren bidea garatzen jarraitzera animatu ditu. "Zuen ideia eta proposamen ekintzaileak behar ditugu, eta ziur egon zaitezkete Barakaldoko Udalaren eta Inguralderen babesa izango duzuela prozesu honetan", ziurtatu du.

Inguraldek anfitrioi lanak egin dituen gaurko eguna eskualdeko bederatzi jardunaldietatik zazpigarrena da. Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Gaur akreditazioa jaso duten 35 enpresak hauek dira:

1. Cooper Tratamientos Térmicos, S.A.

2. Ematec Soluciones y Proyectos S.L.

3. Herrayma S.L.

4. Sercontrol 2000 S.L.

5. Solve Imi S.L.

6. TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK, S.L.

7. Artaraz Comercial S.A.

8. REPRESENTACIONES CADAGUA S.L.

9. Muebles Edja S.L.

10. Transformados Metálicos Industriales S.L.

11. Calderería Mongar S.L.

12. DAGASE S.L.

13. Dantak Centro tecnologico dental, S.L.

14. DISPRONAT S.L.

15. Ironchip Telco S.L.

16. LENTITECH, S.L.

17. LOGISTIKA ETA BANAKETAREN AMETSA S.L.

18. Luse Ingeniería S.L.

19. Sainz e Hijos Logistica S.L.

20. Serigrafía Sestao S.L.

21. Servilor Tec S.L.L.

22. SINE INGENIERÍA ELÉCTRICA, S.L.

23. Sopres Sociedad de Procesos Recuperativos S.L.

24. Sushi Trading S.L.

25. Waixo Fashion & Digital Solutions, S.L.

26. Rua Alberdi, Eduardo

27. Tecnicas De Ventilacion Calge S.L.

28. VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS S.L.

29. Bergé Marítima Bilbao S.L.

30. Cantera Lacilla S.L.

31. Auxiliar de Señalizaciones y Balizamientos S.L.

32. Pinturas y Recubrimientos Ursan S.L.

33. Tecoplas S.L.

34. Adell 2010 S.L.

35. Centro Independiente Suministros y Abastecimiento S.L.

Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz. 

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.

SUBIR