Barakaldok kapitulu soziala indartu, eta ekonomia, enplegua eta auzoetako inbertsioa suspertuko ditu
Udalak 11 milioi euroko soberakin erabilgarria du, azken urteotan diru-kutxa publikoetan eskuragarri dauden baliabideen kontrol zorrotz eta eraginkorrari esker sortua. Diruzaintzako gerakinak gizarte-laguntzetarako historiako partidarik handiena lortzea ahalbidetuko du, 3,6 milioi eurora iritsiko dena.
Barakaldo, 2021eko martxoaren 17a
Barakaldoko Udalak 2020ko aurrekontuaren likidazio ekonomikoa egin berri du, eta horrek 11 milioi euroko diruzaintza-gerakin erabilgarria ekarri du. Udal-gerakinak kapitulu soziala indartzeko eta ekonomiaren suspertzea, enplegua eta hiriaren aurrerapena bultzatzeko balioko du. Horrela, gerakin hori txertatzeak aukera emango dio Gizarte Ekintza Arloari Barakaldoko historiako gizarte-laguntzen partidarik handiena emateko, 3,6 milioi eurora iritsiz.
2020ko ekitaldia itxi ondoren, balantzeak 32,7 milioi euroko gerakin gordina ekarri dio Barakaldori. Baina hori ez da 2021ean bete beharreko proiektu eta premia berrietarako erabili ahal izango den soberakinaren datua. Erabilgarri dagoen soberakin hori kalkulatzeko, honako hauek deskontatu behar dira: urtearen amaieran ordaintzeke dauden fakturak ordaintzeko behar den zatia; fakturatzeko dauden obren, horniduren eta zerbitzuen esleipenak; eta zenbait gastu konprometitu, 2020an adjudikatzeko denborarik eman ez dutenak, baina egin ondoren sortutako soberakinarekin estali beharko dira, hala nola Partaidetzazko Aurrekontuen bidez herritarrek aukeratutako obrak eta zerbitzuak, Gurutzetako plaza birmoldatzeko obra, Munoa finkako argiztapena eta bideak berritzea... Gainera, 1,8 milioi gorde beharko dira udalkutxaren 2020ko likidazio negatiboaren % 50 ordaintzeko. Egokitzapen horiek guztiak egin ondoren, udalak 11 milioi euroko benetako soberakina izango du behar eta proiektu berriei erantzuteko.
"2020 urte gogorra izan da, eta 14 milioi baino gehiago inbertitu behar izan ditugu familia barakaldarren beharrak asetzeko. Gizarte-laguntzaren bat eskatu duen pertsona edo familia bakar bat ere ez da geratu laguntzarik gabe, eta ematen dugun gizarte-laguntzaren kontzeptu bakoitzaren gehieneko zenbatekoa bete da. Historiako enplegu-planik handiena jarri dugu martxan, 3,7 milioi euro baino gehiago inbertituz eta 340 pertsona baino gehiagorengana iritsiz. Ostalaritzarako itzuli beharrik gabeko laguntzak bultzatu dituzten udal bakanetako bat izan gara. Kontsumorako bi bonu-kanpaina aktibatu ditugu ", azaldu du Ogasuneko zinegotzi Danel Solak.
"Gainera, gastuari eutsi behar izan diogu funtsezkoa ez zen horretan; izan ere, Aldundiak jakinarazi zigun aurten Udalkutxa funtsetako 9 milioi euro itzuli beharko genituela. Hori dela eta, egoera hori kontuan hartu genuen, eta, aldi berean, laguntza eman behar genien Barakaldoko familiei eta enpresei, terrazetako tasen kobrantza bertan behera utziz eta Barakaldo Kirolak-eko kuotak itzuliz. Azkenik, Aldundiak 9 milioi horiek 2 urtetan ordaintzeko aukera eman du, eta horrek orain baliabide ekonomiko gehiago izaten lagundu digu ", argudiatu du.
BARAKALDORAKO HOBEKUNTZA-PROIEKTU BERRIAK
Eskura dauden 11 milioiak Barakaldoko bizilagunei, familiei, merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa-ehunari Koronabirusaren pandemiaren ondorioak arintzen eta hiria berritzen eta hobetzen laguntzen dieten proiektu berriak estaltzeko erabiliko dira.
Zehazki, soberakin horretako zati handi bat gizarte-laguntzen partida indartzeko (700.000 euro gehiagorekin) erabiliko da, eta Inguraldek merkataritza- eta ostalaritza-sektoreari laguntzen jarraitzeko garatzen dituen ekonomia sustatzeko ekintzak indartzeko (500.000 euro). Irisgarritasuna hobetzeari dagokionez, 800.000 euro erabiliko dira Etxatxun igogailua jartzeko eta Arteagagoiko eskailera mekanikoak aldatzeko (hurrengoak Inmaculadakoak izango dira), eta 3 milioi euro Miranda etorbidea berrurbanizatu eta auzoak hobetzen jarraitzeko. Gainera, kulturan inbertitzen jarraituko da, 800.000 euro baino gehiagorekin auzoetara hurbilduz Udala.
