Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak merkataritzako sektorerik kaltetuenei laguntzeko plan bat eta euskal ostalaritzarako laguntza-programa berri bat lantzen ari direla iragarri du 

Nori dago zuzenduta: 
  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Turismo-arloko bitartekaritza-enpresak, hau da, bidaia-agentziak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Eta turismo-gidariak.
Eskakizunak:
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen
  • Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eta bertan kokatuta egotea lantokia edo, hala badagokio, egindako jarduera.
  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.
  • Betekizunak nahitaez gorde beharko dira, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako lau hilabeteetan. Era berean, erakunde onuradunak EJZn alta emanda egon beharko du, gutxienez aldi horretan.

​Prestazio ekonomikoa: 

  • Laguntza horiek kuantifikatzeko 4 tarte ezarri dira, langile autonomoen zein besteren konturako langileen kopuruaren arabera.
    • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro
    • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro
    • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
    • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 15.000 euro
  • c) letran bildurik dauden erakundeentzat (bitartekaritzako turismo-enpresentzat…):
    • 1-3 personas trabajadoras: 10.000 euros.
    • 4-9 personas trabajadoras: de 12.000 euros.
    • 10-49 personas trabajadoras: 15.000 euros.
    • Más de 49 personas trabajadoras: 20.000 euros.

Eskabideak aurkezteko epea: 

2021eko otsailaren 24ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.

Informazio guztia, araudi erregulatzailea eta izapidetzea eskuratzea

Enpresak Sustatzeko Arloa
Tel. 944789395 – 944789400
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
SUBIR