Ongi etorri Euskaraldira!

Euskaraldiaren 2. edizioan sartuko gara, eta aurten, banaka (ahobizi edo belarriprest) parte hartzeaz gain, zure negozioarekin ere parte har dezakezu, arigune izeneko rol berri baten bidez. Eta alta emateko, nahikoa da BELARRIPREST izatea edo zure langileren bat izatea.

  • Une honetan 100 entitatetik gora animatu dira Barakaldon
  • Auzo guztietako entitateak ditugu prest!

ETA, NOLA EMAN IZENA? Irailaren 27ra arte!

  1. Sartu webgunean
  2. Bete datuak (negozioaren izen osoa, arduradunaren izena, helbidea, etabarrak)

Informazio gehiago: 94 478 95 28 / 696 19 63 32 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizarteko espazio guztietara zabaldua eta denboraren aldetik mugatua. 2020an azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea da.

Informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/es

SUBIR