Banan-banan aztertuko ditu Barakaldok ostalaritzako proposamenak, terrazak konfinamenduaren arintze fasera egokitzeko
Sektorearekiko enpatiaz egingo duela lana adierazi du gobernu taldeak, jarduerari erraz berregin diezaion, baina gobernu zentralak murriztapen ugari ezarri dituela ohartarazi du. Udala ez du kobratuko 2020ko ekitaldi osoan terrazaren tasarik.
Gobernu zentralak ezarritako planari esker, aurreko urteko terrazen lizentzian baimendutako mahaien erdiaz ireki ahal izango dituzte ostalaritzako lokalak. Barakaldoko Udala, Inguralderen eta Auzo eta Hirietarako Obra eta Zerbitzuen Arloaren bidez koordinatu egin da, hiriko ostalariek beren espazioak kalean banatzeko egiten dituzten proposamenak enpatiaz eta malgutasunez aztertzeko araudiaren barruan.
Konfinamendua arintzeko faseetan lan nekeza izango da ostalaritza jarduera ezarritako neurri berrietara egokitzea, eta Udalak ahalik eta gehien lagundu nahi dio ostalaritza-sektoreari.
Hala ere, gobernu zentralak murrizketa asko ezartzen ditu. "Ostalariak dira beren lokalak hobekien ezagutzen dituztenak bai eta beren establezimenduak prebentzio araudietara egokitzeko izan ditzaketen beharrak ere; hori dela eta, eskaera bakoitza kontuan hartuko dugu eta jardueraren itzulera honetan ahalik eta gehien laguntzeko moduko irizpidea kontuan hartuta aztertuko ditugu", adierazi du David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak. "Baina ezin ditugu alde batera utzi gobernu zentrala gaur egun behintzat jartzen ari den murrizketak", azpimarratu du.
Proposamenak bidaltzeko, erregistro elektronikoa erabiltzea gomendatzen zaie Barakaldoko ostalaritza-lokaletako arduradunei, gaur goizean bertan Herriko plazan ireki den bulego elektronikoaren bidez edo www.barakaldo.eus webgunetik sartzen den egoitza birtualaren bidez. Edozein zalantza argitzeko, email bat bidal daiteke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
TERRAZAREN TASA URTE OSOAN SALBUESTEA
Gainera, neurri osagarri gisa, 2020an zehar terraza-tasa ez kobratzea erabaki du Barakaldoko Udalak; beraz, tasa hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin ordaindu duten lokalei hura itzultzeko tramiteak egingo ditu.
