Ermuak 4.0 Erakundeak - Teknologiatik haratago topaketa ospatu du

Ekitaldiak aditu-talde interesgarria batu du laugarren industria-iraulltzara egokitzeko pertsonek eta erakundeek dituzten beharrei heltzeko asmoz.

Barakaldo, 2020ko otsailaren 28

Ermuako Udalak "4.0 Erakundeak - Teknologiatik Haratago" topaketa ospatu du,  laugarren industria-iraultzak (4.0) dakarren trantsiziora egokitzeko pertsonen gaitasunen eta beharren inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko gunea. Aurrerapen teknologikoak hartzeari dagokionez, transisio honek pertsonengan duen eragina neurtu nahi izan dute ere.

Topaketa Ermuko Udalak antolatu du, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatzen duen Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Innpulso Sarearekin elkarlanean. Gaur egun, Ermua eta Terrassa hiriek osatzen dute Sarearen lehendakarikidetza.

Juan Carlos Abascal, Ermuako alkate eta Innpulso Sareko lehendakarikideak, teknologiak pertsonen arteko harremanak, baita erakunde eta enpresen artekoak ere, nola eraldatu dituen azalduz eman dio hasiera ekitaldiari. Informazio bolumena biderkatu egiten da, eta honekin batera, gardentasunaren beharra eta ikusgaitasun maila ere. Ildotik beretik, Abascalek "4.0 ospea" eta honek erakundeentzat dakartzan erronkaz hitz egin du.

Erakunde-inaugurazioak hainbat parte-hartzaileen mintzaldiak izan ditu, besteak beste, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua; Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria Garapeneko zuzendaria; eta Teresa Riesgo Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntza Idazkari Nagusia. Riesgok sareko lanaren zeregina baloratu nahi izan du: “Tokiko administrazioak txikiak dira ekintzailetzan hasteko, baina sarean eta elkarlanean proiektu handiak egin ditzakete” esan du.

Hitzaldi nagusia Sebastián Cebrianek burutu du, Villafañe & Asociados-eko zuzendari exekutiboa, "Erakundeen erronka aro digitalerako transizioan. Pertsonak jakintzaren gizartean" izenburupean.

"4.0 Erakundeak - Teknologiatik haratago" topaketa bi gairi buruzko taldeak bildu ditu. Lehenengoan, "Erakundeak laugarren industria-iraultzaren aurrean. Industria eta Herri Administrazioa" parte-hartzaile izan dira: Jon Fernández, Orbea S.Coop.-eko zuzendari nagusia; Natividad García,Nabab Consulting-eko zuzendaria; Mario Alguacil, Sant Feliu de Llobregat Udaleko Gobernu Irekiaren eta Zerbitzu Orokorretako arloko zuzendaria; eta Rosalía Herrera, Ermuako Udaleko zuzendari nagusia eta Innpulso Sareko idazkarikide teknikoa. Bigarrenean, "Laugarren industria-iraultzako erakunde eragileak. Irtenbide teknologikoen eskaintzaren ikuspegia" ekarpenak egin dituzte: Mikel Niño, Tecnalia Research & Innovation-eko Fabrikazio Aurreratuko eta 4.0 Industriako estrategiaren arduraduna; Nagore Ardanza, Crecer+ inbertitzaileen sarearen kordinatzailea Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuan; eta Fran Manzano, Igarle Taldeko kudeatzailea.

Jarraian, esperientziak eta iritziak partekatzeko lan-dinamika, eta gaian sakontzen jarraitzeko mahai-ingurua.

Topaketaren barruan, Innpulso Sareak "Pertsonen eginkizuna erakundeen eraldaketa digitalean" tailerra burutu zuen arratsaldean zehar, Innpulso Sareko hiriei eta 4.0 ekosisteman parte hartzen duten eragileei (enpresa pribatuak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak) zuzendutako barne jarduera.

 

SUBIR