PRESA Optika eta JOSAN Argazkilaria, sarituak Bizkaiko Merkataritza Ganbararen erakusleiho lehiaketaren azken edizioan
Aurten Barakaldon, bi saltoki sarituak izan dira Merkataritza Ganbera - Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren XXXVI. edizioan.
Alde batetik, PRESA Optika Lehenengo Sariarekin - Bitxitegi, Erlojutegi, Bitxikeria, Opari eta Optika arloan, eta beste aldetik Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak bere saria eman dio JOSAN Argazkilariari.


Euskalduna Jauregian 2020ko urtarrilaren 8an ospatu den deialdi honetan, gure udalerriko 19 saltokiek parte hartu dute, guztira Bizkaiko 236etatik, gabonetako denboraldian zehar haien erakusleihoak apaindu dituztenak auzokideen bizipoza areagotzeko.
Eta berdina egin dute gero eta lokal gehiagok, bereziki, egun hauetan erakusleihoa harremanetan jartzeko, produktuei buruz hitz egiteko, eta bezeroak erakartzeko tresna ezin hobea dela uste dutenek.
Askok prestakuntza jaso dute honetarako, eta praktikan jarri dituzte ikasitako hainbat teknika koloreari, elementuen kokapenari eta bolumenari buruz, besteak beste. Ez dezagun ahaztu erakusleihoa saltokiaren kudeaketaren beste parte bat dela, eta hortik dator haien gehienezko erakargarritasuna lortzeko prestakuntza jasotzearen garrantzia.
Erakusleihoek argiz eta kolorez hornitzen dute Barakaldo gabonetan, gure kaleetatik paseatzea gustuko dugu eta hauekin aho bete hortz geratu. Artea da, baina kalean. Partekatutako artea, sarea handi bat sortzen duena, gure Hirian dauden zerbitzuak eta ostalaritza eta merkataritza establezimenduak bateratzeak sortzen duen sarea.

