Inguraldek berrogeita hamar ikastaro eskaintzen ditu enpresa txikien eta hiriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Planak formakuntza eskaintzen du teknologia berrietan, bezero arretan, erakusleihoen apainketan eta merkataritza lagunkoian. Ekainera arte garatuko den eskaintza globala da 

Barakaldo, 2019ko urriaren 31a 

Barakaldoko merkataritzak eta hiri enpresek, Inguralde, Udaleko garapen agentziak diseinatutako trebakuntza plan osoari etekina atera ahal izango diote datozen hilabeteetan, beren lehiakortasuna hobetzeko, modernizazioan laguntzeko, eta dinamismo handiagoa lortzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin. 

Planak berrogeita hamar bat ikastaro biltzen ditu lau eremutan: teknologia berriak, bezeriaren kudeaketa, erakusleihoen apainketa, eta merkataritza lagunkoia. Formakuntza ekaineko hilabetera arte garatuko da hainbat erakundeen kolaborazioarekin, besteak beste, Merkataritza Ganbera, SPRI, Bizkaia Foru Aldundia, eta Eusko Jaurlaritza. 

"Formakuntza, sektorea modernizatzeko, joera berriak helarazteko, eta hiriaren merkataritza eskaintza bereizteko aukerak sortzeko funtsezko tresna da" azaldu du Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Hiri Estrategia eta Garapenerako (Smart) zinegotziak, David Sollak.  Plana Izarraitz mendian berezitutako merkataritzan aurkeztu da, iaz gune desberdinetan trebatzea aukeratu zuena eta dagoeneko negozioaren egunez egunekoan emaitzak lortzen hasi dena. 

Gabonetari begira, planak bezeriaren leialtasuna lortzeko hainbat ekintza barne hartzen ditu, denda txikientzat hain garrantzizkoak diren jai hauetan merkataritza estrategia hobetzeko.  Honela, azaroaren 13an Iñigo Bastida adituak erakusleihoen apainketari buruzko tailerra gauzatuko du; eta azaroaren 25etik 28ra bezerian bideratutako bost marketin ikastaroetako lehena martxan jarriko da, kontsumitzaile berrien profila, haien jokabideak, eta erabiltzen dituzten komunikazio kanalak aztertzeko asmoz  zenbait hilabeteetan irakatsiko dena. 

Horrez gain, azaroaren 14an Eusko Jaurlaritzako Euskadi Lagunkoia programari buruzko prestakuntza saio berria eskainiko da Inguraldeko instalazioetan, Barakaldoko establezimendu berriak adinekoekin batera merkataritza lagunkoi sareari batu daitezen, bezero mota honen leialtasuna lortzeko helburuarekin. 

ASTELEHEN TEKNOLOGIKOAK 

Teknologia berrien trebakuntza oso presente dago Inguraldek garatutako planean. SPRIren Mikroenpresa digitala programaren bidez, bi orduko oinarrizko tailer berriak programatu dira Facebooken, Instagramen, Ecommercen, Slacken eta bezeroarekin komunikatzeko tresnetan, besteak beste. Oinarrizko doako pilula hauek astelehenetan izaten dira 14: 00etatik 16: 00etara arte. 

Halaber, 30 eta 50 euro arteko diru-laguntza duten ikastaro aurreratu berriak eskainiko dira ekainera arte WhatsApp Business; Sare Sozialak: estrategia eta jarraipena sare sozialetan; SEO eta MailChimp arloei buruz. Prestakuntza hau sare sozialetan eta sustapen-tresnetan trebatzen aritu diren negozio txikiei zuzenduta dago, bai eta ikuspegi globala ezartzeko hauen ezagutzan sakondu nahi duten eta online promozio eta kanpainetatik etekin gehiago atera nahi dutenei ere. 

BEZEROAN OINARRITUTAKO PRESTAKUNTZA 

Prestakuntza planak berebiziko garrantzia ematen dio bezeroari negozioaren gakoaren gisa. Gai hau lantzeko asmoz, bost ikastaro eskainiko dira 15 pertsonako taldeentzat. Lehenengoa, marketin erlazionala negozio txikien fidelizaziorako tresna gisa erabiltzeari buruzkoa izango da, eta azaroaren 25etik 28ra egingo da. Bigarrena, otsailaren 17tik 20ra izango da eta kontsumitzaileek merkataritzan dituzten jokabideak aztertzeko tekniketan oinarrituko da. Maiatzean online eta offline erosketa ohiturei buruzko hirugarren ikastaroa egingo da, eta kontsumitzaile aktibo eta nagusiaren profil berriari buruzko beste bat ere. Bezeroarentzako zerbitzuari buruzko prestakuntza ekainean amaituko da nostalgiaren negozioari buruz arituko den bosgarren tailerrarekin batera. Ikastaro guztiak 14: 00etatik 15: 00etara izango dira. 

PLANAREN ZABALTZEA 

Negozio txikiarentzako eta hiriko enpresarentzako Prestakuntza Planean jasotako ekintza desberdinak Inguralderen webgunean aurkitu daitezke, agenda atalean. Gainera, Hiriko Merkataritza eta Enpresa Arloak aldian-aldian posta bidez egingo ditu sektoreko komunikazioak ,  honen hedapena sustatzeko. 

"Prestakuntza plan osoa aurkeztu nahi izan dugu adituek datozen hilabeteetan planifikatu ahal daitezen, enpresa txikientzako oso egokitutako ikastaroak direlako, bai edukietan bai ordutegietan eta kostuan. Gehienak doakoak dira, eta ez direnak, zenbateko handian diru-lagunduta daude ", amaitu du David Sollak. 

SUBIR