Barakaldok bere Santo Tomas Eguna ospatuko du kilometro 0 eta tokiko produktuen salmenta eta dastamenarekin Anaien Parkean.

Azokak 300 metro karratuko karpa izango du prezio herrikoietan dauden talo eta sagardoaren dastamen eta salmentarako, eta umeen bi tailerrentzako. Gainera, baratze ekologikoko produktu, euskal pastel eta okindegi, lore eta bitxikeria, eta artisau-oparien erakusketa eta salmentarako salmahaiak egongo dira.

Barakaldo, 2019ko abenduaren 13a

Barakaldok bere Santo Tomas Eguna ospatuko du abenduaren 21ean, ohiko azoka hau islatuko duen, eta auzokoei tokiko produktu artisauak eta jaialdi honen berezko dastamen gastronomikoak hurbilduko dizkien hitzordu batean.

‘Aurten Barakaldon ospatu’ goiburupean, Santo Tomas Eguna Anaien Parkean jazoko da, aukera honetarako euskal nekazaritza eta tokiko produktuen ohiko merkatu batean bihurtua. Goizeko 10:00etatik 15:00etara, 300 metro karratuko karpa bat ipiniko da non talo txorizoarekin eta sagardoa prezio herrikoian dastatu ahal izango den.  Halaber, karpak umeentzako bi tailer izango ditu, bata talokoa eta bestea txoripanekoa, txikitxoek euskal nekazaritzaren ohizko produktu hauen elaborazio eta jatorriari buruz ikasi dezaten. 

 

Karparen kanpoaldean, kilometro 0 eta lur produktuen erakusketa eta salmentarako hainbat salmahai presatuko dira. Honela, azoka bisitatzen duten pertsonek baratze ekologikoko produktu desberdinak, euskal pastel eta ogiak, lore eta bitxikeriak, eta guztiz pertsonalizatutako artisau-opariak aurkituko dituzte. Lehenengo Santo Tomas Eguneko goiz osoan zehar gabonetako giro eta kalejira dinamizatuko da, Barakaldon ospatuko dena.   

Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek,  sustatutako hiriaren promozio ekintzen barruan sartzen da jarduera hau, tokiko hiri-enpresaren sektorearentzat garrantzitsuak diren egun hauetan, familia aisialdia errazteko eta Barakaldoko saltoki eta ostalaritza-guneetan kontsumoa laguntzeko helburuarekin. Zentzu honetan, Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Estrategia eta Hiri-garapen zinegotziak, David Sollak, Barakaldoko eta inguruko udalerrien auzokoak animatu ditu “larunbatean San Tomas azokaz gozatzera etorri daitezen, tokiko zapore eta barakaldotar giroarekin”.

Herritarrek hitzordu hau galdu ez dezaten, Inguraldek 200 kartel eta 1000 informazio-flyer banatuko ditu metro sarbide, saltoki, ostalaritza-denda eta udal-ekipamenduetan.

SUBIR