Ohiko marketina hil da. Bizitza berria marketin erlazionalarentzat.
Tradizioz, marketinaren estrategia 4 p ospetsuetan oinarritzen zen: produktua, prezioa, promozioa, eta lekua (product, price, promotion, place). Produktua saltzera eta epe laburrean errentagarritasuna lortzera bideratutako estrategia zen.
Frogatuta dago ezagutzen dugun pertsona bati saltzea, pertsona berri bat erakartzea baino kostu txikiagoa duela. Horregatik egungo marketina biharko egunean itzuliko den bezero asebete bat lortzera bideratuta dago. Honek, bezeroen ezaugarriak eta jokabideak ezagutzean ahalegin guztiak jartzera derrigortzen du, eta modu honetan bere itxaropenak bete baino, hauek gainditzen dituen esperientziak hornitu. Bertaz, egungo marketinaren helburua bezeria mantentzea da, fidelizatu, eta hau berarekin epe luzerako harremana ezarriz lortzen da.
Ez da produktuak saltzea soilik, baizik eta esperientzia berriak sortzea, salmenta bera baino lehenago ere, eta denboran zehar irauten dituztenak. Internetak eta sare sozialek merkataritza transakzio bera jazo baino lehen, jomuga den jendartearekin elkarrekintza hastea errazten duen unibertso bat sortzen dute. Gure bezeria perfektua zein den aztertzen laguntzen diguten erremintak ditugu, zein merkatu-hobira ailegatu nahi garen aukeratu ahal izateko, gure marka kanal egokien bitartez aurkezteko, salerosketa ixteko, hala online nola dendan, eta produktu hobeak eskaintzea errazten digun ondorengo harremana mantentzeko. Erreminta honek, bezeria fidelizatezko asmoz, honekin erlazio gune bat sortzeko aukera ematen digu.
Gainera, 2.0 Webarekin, erosleak edukien sortzaileak bihurtzen dira enpresa handien Sare gunean eta haien iritziek eragin itzela dute komunitatean, gaur egun prosumer edo prosumitzaile (produktore eta kontsumitzaile) bezala ezagutzen dena bihurtu arte, marken eragin handiko kolaboratzaile aktiboak… edo eragin handiko maiseatzaile aktiboak.
Prestakuntza plana: Bezeriaren kudeaketa
Azken urteotan marketinak izandako bilakaeraz eta baita saltoki txikientzat ere internetaren, erremienta teknologikoen eta sare sozialen garrantziaz jabetuta, Inguralden bezerian oinarritutako eta hiriko enpresari zuzendutako prestakuntza plan bat hasiko dugu, enpresek baliabide hauek guztiak aprobetxatu ditzaten denda fisikoetan gehiago saltzeko. 5 kurtso izango lirateke 12 ordukoa bakoitza, Hobetuz programaren bitartez, non mikroenpresentzat moldatutako marketin erlazionalari buruz hitz egingo duten, zeinaren estrategia bezeriaren ezagueraren eta berarekin komunikatzeko egungo kanalen inguruan biratzen duen. Kurtso hauek 2019ko abenduaren eta 2020ko ekainaren bitartean banatuko dira.
- Abendua: Marketin erlazionala: saltoki txikia fidelizatzeko erremienta
- Otsaila: Retail Labs Salerosketan kontsumitzen duten jendearen jokabideak aztertzeko teknikak
- Martxoa: Kanal anitzeko kontsumoa: On-line eta off-line erosketa ohiturak
- Maiatza: Prosumitzailea: Konsumitzailearen profil aktibo eta protagonista berria
- Ekaina: Boomers: Nostalgiaren negozio berria
