TAOren alde marroi berri bat sortuko du Barakaldok, bai eta merkatari eta ostalarientzako tiketa ere

Hiriko eta Auzoetako Obrak eta Zerbitzuak Kudeatzeko Arloak Trafiko Ordenantza berriaren zirriborroa entregatu die alderdi politikoei, eta hamabost egunen buruan aurkeztu beharko dituzte ekarpenak

Barakaldo, 2019ko uztailaren 21a

Azken urteotan, herritarren beharrizanetara egokitu izan ditu TAOk bere zerbitzuak. Udalak, orain ere, aldaketak egiten jarraitu nahi du Trafikoko Udal Ordenantza eguneratuz,  herritarrei eskaintzen zaizkien abantailak ugaritzeko aparkalekuak arautuz. Oraingo honetan, bi proposamen garrantzitsu bilduko ditu ordenantzak: kolore marroiko aparkatzeko alde berri bat sortzea eta TAO txartelaren tiketa, ostalari eta merkatarientzat. 

Hiriko eta Auzoetako Obra eta Zerbitzuak Kudeatzeko Arloak atzo helarazi zien udaleko alderdi politikoei ordenantzaren aldaketen zirriborroa, hamabost egunen buruan ekarpenak egin ditzaten.  Epea igarotakoan, udalbatzara eramango dute proposamena, onartua izan dadin.

PROPOSAMEN BERRIAK

Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantzak tasa berriak jaso izan ditu 2017tik aurrera TAOren zerbitzuetan.  "Indarrean sartuko badira, indarrean dagoen trafikoari buruzko ordenantza aldatu beharko da, eta aldaketak udalbatzak onartu behar ditu", azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.   

Hona hemen aldaketarik esanguratsuenak:

  • Alde marroia: disuasio-aparkalekuetarako diren hiri-esparruak, prezio abantailatsuetan aparkatzeko aukera eskaintzen dutenak.  Jardunaldi osoa. 1,53 euro. Jardunaldi erdia: 1,02 euro.
  • Merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikientzako tiketa: saltoki, ostalaritza-establezimendu eta txikizkako merkataritza jardueretan diharduten enpresetarako bereizgarria.  Onuradunek 300 metro koadrora mugatutako azalerako lokal bat eduki beharko dute Barakaldon, merkataritza parkeetatik kanpo.  Txartel bakarra emango da jarduera bakoitzeko.   Txartelaren titularrak 1,27 euro ordainduko du hirian jardunaldi osoan aparkatzeagatik.  

"Barakaldarrek asko eskatzen duten neurrietako bat da hori, eta hobekuntza handia ekarriko du, batez ere gure hiriko merkataritza eta enpresa txikientzat, alor horretan aurrezteaz gainera, saltokietara joatean lasaiago ibili ahal izango direlako", adierazi du alkateak.  

TAOren HOBEKUNTZAK

TAOri buruzko beste nobedade batzuk ere biltzen ditu Araudiaren zirriborroak, hala nola, abenduaren 24 eta 31ko arratsaldeetan, Zapatu Santuko arratsaldean (orain arte dekretu bidez egin izan dena) eta abuztuko arratsaldeetan eta larunbatetan zerbitzua bertan behera uztea. 

Horrez gainera, eta indarrean den trafikoari buruzko araudia zaharkituta geratu denez, testua 2000 urtekoa baita, testu berriak azken urteotan suertatu diren legezko aldaketak ¿ batez ere zehapen arloan gertatu direnak - egokituko ditu.  Alde horretatik, egoiliar txartela eduki dezaketen ibilgailuetarako onartutako gehienezko tara aldatuko da, 2.500 kg.ra igoz, eta sei hileko epea emango da egoiliar txartelaren titular aldaketa egiteko, titularra hil egin den kasuetan.  "Dagoeneko 19 urte dauzka araudiak , eta gauza asko aldatu da denbora horretan guztian, hala nola, ibilgailuen ezaugarriak. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo dugu horrelako aldaketak egitea, egungo errealitatera egokitu ahal izateko", azaldu du Del Campok.

"Osorik berrikusi beharra dago Trafikoko Udal Ordenantza, batez ere, mugikortasunaren inguruan gogoeta egin ondoren, hortik sor litezkeen egoeretara egokitu ahal izateko.  Erronka horri aurre egiteko prest bagaude ere, lehentasuna emango diogu ordenantza aldaketa fiskaletara egokitzeari, eta Barakaldon TAOren eredu berria ezartzeko urratsak egiteari", adierazi du alkateak. 

2018ko abenduan adjudikatu zen TAOren kontratu berria, eta haren bidez ezarri zen TAOren zerbitzu berri eta modernoago bat gure hirian. Harrezkero, hiriko TAOren aldeak berrantolatu ziren, eta lehengo 5 aldeen ordez, 11 alde sortu ziren. Gaur egun, pixkanaka ari dira kolore beltzeko TAO makina berri eta modernoak jartzen.  

 

SUBIR