Barakaldoko Hiriko Merkataritza Enpresen Lehen Topaketa antolatu du Inguraldek, merkataritza txikiaren erronka berriak aztertzeko

Ekainaren 27an egingo da topaketa, eta 100 comercios vascos con los que aprender liburuaren idazle eta retail marketingean aholkulari aditua den Celestino Martínez izango da bertan

Barakaldo, 2019ko ekainaren 20a

Hiriko Merkataritza Enpresen Lehen Topaketa antolatu du Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak. Datorren ekainaren 27an egingo da, eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei kontsumitzaileen erosketa ohitura berriak ulertzen, merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzen eta bezeroen fideltasuna eta salmentak areagotzeko  erosketa-esperientzia hobetzen laguntzea du helburu.

Errealitate berri hori ikusita, hiriguneko merkataritza enpresei  deia zabaldu die Inguraldek topaketa honetan parte har dezaten, etengabe eboluzionatzen ari den eta eskaintzez gainezka eta lehiakortasun izugarria duen merkatuetan sinergiak ezartzen eta bertan nor bere tokia aurkitzen laguntzeko.

Alde horretatik, Inguraldek azaldu du  "denda  eta zerbitzu enpresa txikiek beren bezeroei eskaintzen dieten erosketa esperientzia birformulatu beharra daukatela, horrek bereizten baitu merkataritza enpresa bat bestetik, eta beren ardura da kontsumitzaileak denda bat aukeratzea eta ez bestea".

RETAIL MARKETINGARI BURUZKO PONENTZIA

Topaketan parte hartuko duten enpresek Celestino Martínez retail marketingean aditutako aholkulariaren Nola bereizi zeure negozioa gehiago saltzeko ponentzia entzutera joango dira. 100 comercios vascos con los que aprender liburua idatzi du Martínezek. Besteak beste, mintzaldian azpimarratuko da norantz bideratu saltzeko estrategiak xede-jendeari ahalik eta baliorik eta asebetetzerik handiena eragiteko moduko erosketa-esperientziak sortzeko, bai eta nola konektatu kontsumo ohitura berriekin. Merkatuaren bilakaera ere aztertuko da.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu duen topaketa Clara Campoamor kultur etxean egingo da, 14:30etik 16:00etara.  

Parte hartu nahi duten hiriko merkataritza enpresek Inguralderen web orrian (www.inguralde.eus) ematen ahal dute izena, eta hor aurkituko dute topaketari buruz jakin beharreko guztia.  

SUBIR