Teknologia berriei buruzko hainbat ikastaro aurreratu antolatu ditu Inguraldek hiri enpresetarako

"Astelehen teknologikoak" izeneko oinarrizko ikastaroen egungo eskaintzari erantsiko zaizkio WhatsApp Business, Estrategias de Monitorización en social media, SEO eta Mailchimp ikastaroak

Barakaldo, 2019ko maiatzaren 28a

Teknologia berriei buruzko prestakuntza aurreratuko prestakuntza ikastaro sorta berri bat antolatu du Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak enpresa txiki, autonomo eta ekintzaileentzat. Hil honetan jarri dira martxan Spriren Enpresa Digitala programaren laguntzaz eskaintzen diren tailerrok, eta ziklikoki emango dira urte osoan zehar, Inguraldeko informatikako aretoan, Barakaldoko Dolores Ibarruri Paseoan (z/g).  Teknologia berrien bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzea da  Spriren programaren xedea.

Gizarte sareetan eta sustapen tresnetan hezten denboratxoa daramaten eta ezagutzak sakondu nahi dituzten negozio txikietarako dago bereziki antolatua tailerren eskaintza berria, ikuspegi globala edukitzeaz gainera, beren online kanpaina eta sustapenei errentagarritasun handiagoa atera diezaieten.  

Hauek dira ikastaroetan aztertuko diren alorrak: WhatsApp Business; Gizarte sareak: estrategia eta monotorizazioa gizarte-sareetan, ekainaren 24 eta 25ean; SEO, uztailaren 8 eta 9an; eta Mailchimp, azaroaren 25ean.  

`WhatsApp Business' ikastaroan aztertuko da  hori ezartzeak zer abantaila dakartzan bezeroekiko harremanak errazteko, mezuak automatizatu, antolatu eta berehala erantzuteko tresnak erabiliz.  Komunikazio estrategia eraginkorra ezartzen ere irakatsiko da; segurtasun eta pribatutasunaren alderdi legalak  berrikusiko dira, bai eta zenbait produktibotasun jarraibide ezarriko ere.

` Redes Sociales: estrategia y monitorización en social media' Ikastaroan estrategia bat diseinatuko da nork bere negozioan erabiltzeko.

Googlek bilatzaileetan kokapen egoki bat lortu eta horretan irauteko eskaintzen dituen funtzionaltasun berriak irakatsiko ditu SEOri buruzko  prestakuntzak.

Azkenik, Mailchimp-i buruzko ikastaroan, hobeto ezagutuko dira Datuak Babesteko Araudi Orokorrera egokitzeko tresna horrek eskaintzen dituen prestazioak, hala nola, datu-baseen kudeaketa, erabiltzailearen arreta erakartzea eta kanpainen bidalketa.

Diruz lagunduko dira ikastaroak, eta marketing digitalean adituak diren profesionalek emango dituzte. Ikastaroek 5 - 10 ordu bitarteko iraupena dute. `Astelehen teknologikoak' ez bezala, prestakuntzaren kostua 30 ¿ 50 euro bitartekoa izango da.  

Prestakuntza aurreratua egin nahi dutenek argibide gehiago eska dezakete 944 789 395 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera idatziz.

SUBIR