Inguraldek bere webgunea .eus domeinuan sartuko du

Barakaldoko Udaleko garapen agentziaren webguneak 123.000 bisita baino gehiago izan zituen 2018an

Barakaldo, 2019ko maiatzaren 8a

Barakaldoko Udaleko garapen agentziaren webguneak, Inguraldek, .eus domeinu berria estreinatu du, euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin sortutakoa. 8.000 orrialde baino gehiago pasatu dira domeinu honetara, irabazi asmorik gabeko PuntuEus fundazioak kudeatuta.

Gaurtik aurrera Inguraldeko webgunea hemen aurki dezakezu: www.inguralde.eus. Webguneak estruktura jakina du hiritarrek erraz eta azkar aurkitzeko haientzako interesgarria den informazioa. Horrela, berrien eta agendaren atalek lehentasunezko lekua dute, baita enplegu eskaintzak ere orain.

123.000 BISITA BAINO GEHIAGO

2018an Inguraldeko webguneak 123.052 bisita izan zituen guztira. Enpleguarekin erlazionatutako kontsultak dira gehiengoak, 33.756 kontsulta. ‘Gaurkotasun’ atalak jarraitzen dio 21.528rekin (13.515 berrien atalei dagokie eta 8.602 agendari).

Orrialdeen rankingean gehien bisitatuenak izan direnen artean «Enpresak eta Merkataritza» atalak daude 12.036rekin; «Enpresak sortzea» 4.772 erregistrorekin; eta «Kontsumoa» atalak 3.721 sarrera izan zituen aurreko urtean.

«Behatoki Sozioekonomikoa» atalari dagokionez, 1.400 aldiz klikatu zen eta «Gardentasunaren Ataria» 990 aldiz.

Bisita hauen batezbesteko iraupena 1 minutu eta 15 segundokoa da.

SUBIR