Lutxana auzoa Barakaldoko merkataritzetan Bularra Emateko Gelen Sarean sartuko da

Zerua Centro de Terapias Manuales-ek gune berria estreinatu du familiek lasai eta eroso elikatu edo aldatu ahal izateko beren haurrak

Barakaldo, 2019ko martxoaren 18a

Barakaldoko Bularra Emateko Gelen Sarea Lutxana auzora hedatu da oraintsu, Zerua Centro de Terapias Manuales gune berria ireki dutenean, Bazigorta, 10 kalean kokatuta dagoena. Horrela merkataritza txikiek erosotasuna eta erraztasuna eskaini nahi die haurrak dituzten familiei.

Gelak elementu desberdinak ditu haurren zaintza errazteko, hala nola, sofa bat familia eroso egon dadin haurra elikatzen duten artean, haurra aldatzeko altzaria, pixoihalak botatzekoa eta biberoiak eta potoak berotzekoa. Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, Inguraldek, materiala erraztuko du establezimenduak gela prestatzeko eta erosketa egitean zerbitzu osagarria eskaintzeko, era berean beren jarrera adeitsua, hurbila eta gizatiarra erakutsiz. Hiritik mugitzean familiek oso positiboki baloratzen duten plusa da.

Gela hauek negozioei balio erantsia ematen dieten baliabide dira, eta, haiei esker, lana eta familia bateragarri egiteko bidean aurrerapausoak eman daitezke erantzunkidetasunean oinarritutako enpresa- eta lan-kulturaren garapenean.

KOKAPENA

Barakaldoko Edoskitze Gela Sarea hiri osoari erreparatzen dion proiektua da. Gaur egun, sare honek zazpi gela ditu saltegi hauetan: Errontegiko Farmazia (Nafarroa, 28), Urbaneko Farmalud Parafarmazia (Santa Barbara Sozietatea 6-Urban), Arteagabeitiako Ilargi Haurtzaindegia (Euskadi Etorbidea 9), Gurutzetako La Absurda Zurda (Gurutzeta Plaza, 9), San Bizenteko Úrsula (San Bizente 45), Santa Teresako Sanna (Luis de Castresana, 3) eta Lutxanako Eskuzko Terapien Zentroa (Bazigorta, 10).

Saltegi horiek Edoskitze Gelen proiektuarekin duten inplikazioak sektorearen marka sendotzen du, eta, haren biez, saltegi txikiek modernizatzea eta herritarren beharrekin konektatzea nahi dute, hirian kontsumitzen eta establezimendua sustatzen laguntzen duten erosketa-esperientzia positiboak sortuz.

SUBIR