Bizkaia Sortzaile – Bizkaiko Foru Aldundia
Enpresa sortzaile berri baten sorkuntza edo ezarrita dagoen enpresa sortzaile baten hobekuntza proiektuari diru laguntza ematen zaio. Diru laguntza honetan moda eta produktuen diseinua, bideojoko, ikus-entzunezko proiektuak edota enpresa hauetako mota taldekatzen dituen elkarteak parte har ditzakete.
- Diru laguntzak ematen zaizkion gastuak hurrengoak dira:
- Merkatuaren bideragarritasun proiektuak
- Kanpoko aholkularitza
- Jabetza intelektualaren babesa (patenteak)
- Azoka edota heziketarako bidaiak
- Marketin Plana
- Irteera gastuak
- Proiektuaren arduradunaren gastuak (eskaeraren epea amaitu eta gero)
Gainera, enpresa berria denean, gastu hauei diru-laguntza emango zaizkie ere:
- Negozioa eraketaren prima
- Lokalaren alokairua (eskaeraren epea amaitu eta gero hasita)
- Langile baten kontratazioa (eskaeraren epea amaitu eta gero)
Eskaeren epea 2019ko martxoaren 15ean hasten da eta 2019ko maiatzaren 3an 13:30tan amaitzen da. Lehen esandako gastuei ematen zaie diru-laguntza 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra eraginak izan badira (2021ko urtarrilaren 31an bukatzen da epea gastuen zerrenda aurkezteko).
