Eman dezagun pausu bat gehiago energi eraginkortasunerantz!

Barakaldoko 20 establezimenduk smart eko-Comercio programa pilotuari etekina aterako die, beren elektrizitate kontsumoaren datuak monitorizatzea ahalbidetuz.

Smart Eko Comercio

Barakaldoko Udalak eta Inguraldek Smart - EkoComercio programa martxan jarri dute, ingurumenaren jasangarritasuna, energi eraginkortasuna, hiritarren parte hartzea, berdintasuna eta hiri jasangarri eta atsegina sortzea helburu duen proposamen berritzailea, bertako eragile desberdinak barne hartuz: hiritarrak, ekonomi jarduera eta udal sailak.

Barakaldoko 20 merkataritza edo ostalaritza establezimenduk parte hartu ahal izango dute proiektuan, eta beren lokaleko energi eraginkortasuna hobetzeko aukera izango dute. Kontsumo elektrikoak monitorizatzen dituzten gailuak ipiniz, kontsumoa ikusi eta kudeatu ahal izateko aukera izango dute. Horrela, kontsumoaren kontrol handiagoa izango dute eta neurriak hartu ditzakete energia aurrezteko.

Helburu nagusia Barakaldoko biztanleriaren bizi kalitatea hobetzea eta enpresek eta negozioek onurak izaten laguntzea da, informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz, ingurumenaren erabilpen arrazionalarekin.

 

 

SUBIR