Fancy Chico Barakaldok eta Gurutzetako Andraca Farmaziak Ezkerraldenda Saria eta Sektore Saria lortu dute hurrenez hurren, 2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan

Barakaldoko 24 merkataritza establezimenduk, 31 udalerrietan dauden 273tik, parte hartu dute 2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Hori Bizkaiko Merkataritza Ganberak antolatzen du eta Euskalduna Jauregian, urtarrilaren 8an, sarien banaketa ospatu zen. 

Farmacia Andraca
Andraca Farmazia Fancy Chico

 

Hiru sari handiak Portugaleteko Pardo Estudio de Interiores-ek, Balmasedako Regalo Jon-ek eta Zallako Mascotas-ek eraman zituzten. Aurten Barakaldo eskaparatismoko 33 sarietako birekin altxatzen da. Zehazki, Fancy Chico-k Ezkerraldenda saria irabazi du eta Farmaziako Sektore Saria Andraca Farmaziak irabazi du.

2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketak, Bizkaiko Merkataritza Ganberak antolatua, bere 35. edizioan Kutxabanken eta El Correoren babesletza izan du, eta honako hauen kolaborazioa: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, Lankidego, Baqué Café, El Corte Inglés, Bizkaiko Txakolina eta Viajes Azul Marino.

SUBIR