Erakusleiho-apainketan Barakaldoko merkataritza prestatzeko tailerra eskaintzen du Inguraldek

Bilboko Merkataritza Ganberak antolatua, Iñigo Bastida erakusleiho-apaintzaile ospetsuak zuzenduko du tailerra. Azaroaren 20an izango da, Innobak Beurko Zentroan.

Zabalik dago dagoeneko izena emateko epea.

Barakaldo, 2018ko azaroaren 9a

Heltzear dira Gabonak, eta oso garai egokia da erakusleiho-apainketaren joerak nondik nora doazen jakiteko, erakusleiho erakargarri batek saltokiaren salmentak handitu ditzake eta. Hori horrela, Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak 'Erakusleihoa, salmenta aitzakia' izeneko jardunaldi bat prestatu du, prestakuntza arloan.  Bilboko Merkataritza Ganberak ematen du tailerra,  gaur eguneko merkatuak eta inguruak merkataritzaren irudiaren alorrean eskatzen dituen aldaketetara molda dadin merkataritza txikia. 2018ko Txikizkako Merkataritzarako Planaren barruan sartuta dago tailerra. Azaroaren 20an egingo da jardunaldia 14:00etatik 17:00etara, Innobak Beurko Enpresa Zentroan.

Erakusleihoaren arloan pausuak eman nahi dituzten saltoki txikietako titular eta langileei zuzentzen zaie ikastaroa eta toki kopurua mugatua du. Izena emateko,  idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo hots egin 944 789 395 telefono zenbakira

 

 

ERAKUSLEIHO BIKAIN BATEN GILTZAK

Oso lagungarria izan daiteke erakusleiho bikain bat, saltokiek salmentak ugari ditzaten. Iñigo Bastida sortzaile eta erakusleiho-apaintzaile ezagunak erakutsiko die Barakaldoko merkatariei nola hobetu beren merkataritza-irudia.

Erakusleihoa dendaren marketingaren alor gisa landuko du tailerrak: argiak eta argiztapena, produktua kontuan hartuta; espazioaren banaketa, eta branding estrategikoa, erakusleihoari aplikatua. Saio praktiko batez amaituko da tailerra.

SUBIR