Berriz ere izango dugu Portu kalean eta Pormetxeta plazan Barakaldo Irekiz ekimenak antolatutako kale-merkatua

Beste jarduera batzuk antolatu dira Barakaldoko kale historikoa biziberritzeko: zeramika erakusketa, BAFFEST-Barakaldoko emakume-argazkilarien jaialdiaren barruan antolatutako erakusketa eta haurrentzako argazki tailerrak, zuzeneko musika, kale jarduerak eta merkatari eta sortzaileen hogeita hamar bat postu

Heldu da, berriz ere, `Barakaldo Irekiz Merkatua': Kultura Arloak eta Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak sustatutako diziplina anitzeko merkatuak gune batera biltzen ditu sortzaileak, bertako merkatariak eta aisia, Portu kaleko eta Pormetxeta plazako ingurua biziberritu eta hiriko sortzaileei bertan aritu daitezen aukera emateko.   

"Jarduera programa erakargarri bat prestatu dute, herritarrek gozi atsegin bat igaro dezaten sortzaileen itsasoan murgilduta", esan du Inguraldeko lehendakari Danel Solak. 

Igandean, hilak 10, goizeko 10:30etik 15:00etara, herriko artisau eta saltokiek salgaiak eskaniko dituzte Portu kalean, bai eta pintxo potea ere, hango ostalariek. Giroa alaitzeko, kale-antzerkia (12:45 eta 13:45ean), magia, Wild Dance Project dantza eskolaren agerraldia eta Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorioaren emanaldia 12:45 eta 13:15ean) izango dira

Horrezaz gainera, Siglo XX lokalean, Barakaldoko Keros Tailerrak egindako zeramika erakusketa.  Bestalde, PortuArte gunean, BAFFEST-Barakaldoko emakume-argazkilarien jaialdiko argazki erakusketa izango da: Argazkilaritza Sari Nazionala jaso duen Cristina de Middelenak, hain zuzen ere.    "Garuneko paralisia dutenak gizarteratzen laguntzeko Aspace elkartea ere ekarri nahi dugu oraingo honetan,  eskuz margotzen dituzten kamiseta eta oihalak ikus ditzaten igandean bertaratzen direnek" erantsi du Solak.

Bertako Brad News Sinclair eta Ale & The Hops bandek kontzertua emango dute Pormetxeta plazan. Eta han bertan egingo dira BAFFEST jaialdiak antolatutako bi egintza: Txiki foto (11:03ean) eta Teresa del Romero 2017ko BAFFEST irabazleak emango duen haurrentzako tailerra. Munoa Finako lorategian dugu haren erakusketa.  5 urtetik 16 bitarteko umeentzat izango dira jarduerak.

EBALUAKETA BATZORDEA

Martxoaren 11n jarri zen abian 'Barakaldo Irekiz' proiektua, eta ordutik, igandero egin da. "Oso ondo erantzun du hiriko jendeak bai eta  sortzaileek, artisauek, ostaariek eta hango auzotarrek ere, itxuraz behintzat. Orain, ordea, proba nola joan den sakonean aztertzeko garaia heldu da, datu objektiboak lortzekoa, alegia, aurrera jarraitzerik dagoen erabaki ahal izateko" adierazi du Kultura Arloko zinegotzi Nerea Canterok.   

 Portu kalean merkataritza lokalak berreskuratzeko eta, aspaldi Barakaldoko kale nagusietako bat izan zena dinamizatzeko orain arteegin den lanaren jarraipena izan "Barakaldo Irekiz" ekimena.

SUBIR