Toki garapenari buruzko topaketa eta kultur eta kooperazio jarduerak izango dira Barakaldoko Senegalen Egunean

Gaur hasi eta igandean amaituko da programa: Bizkaiko hainbat erakundetara bisitaldiak, GKEen topaketa, musika eta futbol partida

Barakaldo, 2018ko apirilaren 12a

Gaur ospatzen du `Terranga' Bizkaiko Senegaldarren Batasunak Senegal Herrialdearen independentziaren eguna. Igandean amaituko da Barakaldoko Udalaren laguntzaz antolatutako jardueren programa.

Amaia del Campo alkateak eta 'Terranga' Bizkaiko Senegaldarren Batasuneko lehendakari Abdoualaye Wadeerrák ongi etorria eman dio udaletxean Senegalek Espainian duen kontsulak burutu duen ordezkaritzari. Jarduera programa zabaldu duen Euskadi-Senegal Toki Garapen eta Kooperazioari buruzko II. Foroan parte hartzen duten zortzi hiritako agintarik osatu dute ordezkaritza.

Ehun bat senegaldar dago Barakaldon, eta guztiz integraturik daude guztiak. Horrezaz gainera, herrian dugu 'Terranga' Bizkaiko Senegaldarren Batasunaren egoitza. Elkarteak laguntza ematen die Bizkaian bizi diren senegaldar guztiei.

Gaur emango zaio Senegaleko independentziaren ospakizunari hasiera, iaz  Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziaren bitartez sortutako Euskadi-Senegal Toki Garapen eta Kooperazioari buruzko II. Foroan. "Lankidetza loturak estutu, bitariko ekonomia harremanak indartu eta bisitan datozkigun agintari  senegaldarrei beren ekonomia sendotzeko lagungarri izan dakizkiekeen toki garapeneko esperientziak ezagutaraztea" da Foroaren helburua.

Gaur arratsaldean, berriz, work kafea izango dute ordezkaritza senegaldarrak eta bertako GKGEek 16:30ean, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, topaketan parte hartzen duten hiriek zein laguntza mota behar duten jakiteko, hango herritarren bizitza kalitatea hobetuko duten proiektu zehatzak gauza daitezen.

Bihar, ostiralarekin, goizeko 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundian, eta, ondoren, Mungiako Udaletxean harrera egingo diete, eta nekazaritza eta abelzaintza arloko zenbait ekimen azalduko dizkiete. Larunbatean, berriz, Erriberako Merkatua eta Bilboko Areatzan den artisautza azoka ezagutuko dituzte, 9:00ak eta 11:30ak bitartean.   

JAI GIROKO ASTEBURUA

Asteburua jai giroak kutsatuko du.  Larunbatean, biltzarra izango da Herriko Plazan, arratsaldeko 15:00etan. Ondoren, kalejira `Baye Fall' taldearekin, produktu dastaketa, dantzaldia `Sapail Percusion' taldearekin eta kontzertua, 21:00etan, Papa Ndlaye-ren eskutik.

Igandean, Senegal eta Maroko arteko futbol partida, Lasesarreko kiroldegian.  

 

 

SUBIR