Oraindik ez da derrigorrezkoa saltokietan plastikozko poltsengatik kobratzea
Indarrean sartu gabe dago merkataritzako saltokietan plastikozko poltsak ematea arautuko duen Errege Dekretua.
Ontzien eta ontzien hondakinek ingurumenean duten eragina murrizteko, komunitatearen araubideari Errege Dekretu berri baten bidez egokitzen zaion Estatuko legeria martxoaren 1ean indarrean jartzea aurreikusita zegoen. Baina arautuko duen Errege Dekretua EAOn publikatzeko dago.
Azken informazioen arabera, EDren argitalpena urte honetako erdialdean egingo da eta hurrengo neurriak aplikatuko dira:
- Debekatzen da saltokietan pertsona kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea. Salbuespena oso arinak diren plastikozko poltsak dira, 15 mikra baino gutxiago dutenak, alegia; izan ere, poltsa horiek higieneagatik edo ontziratu gabe saltzen diren produktuen lehen ontzia izateko beharrezkoak izan daitezke.
- (Ez dira hemen momentuz aipatzen Europako araubidea betetzen duten eta plastiko konpostagarriz eginda dauden poltsa zatikagarriak).
- Merkatariek pertsona kontsumitzaileari emango dioten poltsa bakoitza kobratu egingo dute, beti ere Errege Dekretuak markatuko dituen gutxi gorabeherako prezioen arabera.
- Saltokiko leku ikusgarrian ezarritako prezioak erakutsiko dira.
[Merkataritzako Zuzendaritzako komunikazioa]
Ikus Errege Dekretuko Proiektua
