Martxoaren 1etik aurrera*, plastikozko poltsa arinak ezin izango dira saltokietan doakoak izan
Ontzien eta ontzien hondakinek ingurumenean duten eragina murrizteko, estatuko legeria komunitatearen araubideari Errege Dekretu berri baten bidez egokitzen zaio.
*Plastikozko poltsen kontsumoa murrizteko lehenengo neurriak 2018ko martxoaren 1etik aurrera aplikatuko dira, baldin eta aipatutako datan Errege Dekretua indarrean badago.
- Debekatzen da saltokietan pertsona kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea. Salbuespena oso arinak diren plastikozko poltsak dira, 15 mikra baino gutxiago dutenak, alegia; izan ere, poltsa horiek higieneagatik edo ontziratu gabe saltzen diren produktuen lehen ontzia izateko beharrezkoak izan daitezke.
- Ez dira hemen aipatzen Europako araubidea betetzen duten eta plastiko konpostagarriz eginda dauden poltsak.
- Merkatariek pertsona kontsumitzaileari emango dioten poltsa bakoitza kobratu egingo dute, beti ere Errege Dekretuak markatuko dituen gutxi gorabeherako prezioen arabera.
- Saltokiko leku ikusgarri batean ezarritako prezioak erakutsiko dira.
(Oharra: estekatu dugun berrian, lehenengo neurriak aplikatzen hasteko agertzen den data okerra da).
