Berrikuntzarako, nazioartekotzerako eta inbertsiorako diru-laguntzak
Beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak 3i laguntza programa martxan jartzen du Bizkaiko enpresen berrikuntza, nazioartekotza eta inbertsioa laguntzeko.
10 langile baino gehiago duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
Diru-laguntza zertarako da?
- Aktibo materialetan inbertsioak egiteko.
- Berrikuntzarako, nazioartekotzerako eta inbertsiorako aholkularitza- zerbitzuak erabiltzeko.
- Atzerriko azoketan parte hartzeko.
- Prozesuen eta antolaketaren berrikuntzarako.
- I+G proiektuak laguntzeko.
Informazio gehiago Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
