Barakaldok saltoki txikietan erosteko 5.500 bonu jarri ditu salgai
Barakaldoko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteak eta Barakaldoko Udaleko garapen agentziak sustatutako kanpaina da eta hiriko 203 saltokitan egongo da indarrean
Barakaldo, 2017ko azaroaren 28a
Bosgarren urtez, Barakaldoko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteak eta Inguraldek-Barakaldoko Udaleko garapen agentziak- aurten ere hiriko establezimenduetan erabil daitezkeen 5.500 `Barakaldo bonu´ jarri dituzte salgai, jendeak tokiko saltokiak erabili ditzan erosketak egiteko.
Gaur jarri dira salgai bonuak. Caja Rural de Navarrak Gipuzkoa kaleko 6. zenbakian duen sukurtsalean 8:30etik 14:00etara, eta Gurutzetako Kultur Etxean (Balejo, 4) ere eros daitezke. Hasierako igurikimen guztiak gainditu dituenez jende-saldoak, bihartik aurrera ACE Barakaldoren bulegoetan ere (Arrandi, 17) salduko dira bonuak, 9:00etatik 14:00etara. Inguraldekoek laguntza emango dute, prozesua arintzeko.
Bonuak 20 euroko kostua du eta 30 euroko erosketak egiteko balio du. Tiket bakoitzean aurrezten dena Barakaldoko Udalak finantzatzen du Inguralderen bitartez, eta guztira, 55.000 euro emango ditu `Barakaldo bonua´ kanpainarako.
Amaia del Campo alkateak aurten ere aurreko urteetan izandako arrakasta lortzea espero du, ekimenaren xedea “hiriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako kontsumoa bultzatzea eta herritarrei eskaintzaren berri ematea baita”.
`Barakaldo bonua´ erositakoan, kanpainara atxikitako 203 establezimenduetan trukatu ahal izango da gaurtik abenduaren 31ra arte. Epe hori amaitutakoan, ez da bonuarekin ordaintzerik izango. Pertsonako 2 bonu eros daitezke.
Bonuak zein saltokitan erabil daitezkeen jakiteko, atxikitako establezimenduek bereizgarri bat jarriko dute erakusleihoan edo sarrerako atean. Gainera, Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteko (ACE) web orrian ere ikus daiteke zerrenda osoa (www.acebarakaldo.com).
