Barakaldok tokiko ostalaritza suspertzeko ekimenak abiarazi ditu
`Barakaldo gastronomikoa´ sustatzea da helburua, eta horretarako, sarera eramango da Inguralderen webgunean ostalaritzari buruz irekitako gune berri baten bidez; bertan, enpresa-mapa eta sektorerako geolokalizazio-tresna eta sare sozialak erabiltzeari buruzko prestakuntza-proposamenetan, non jan daitekeen adierazteko bi ibilbide agertzen dira
Barakaldo, 2017ko ekainaren 27a
Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapen agentziaren bidez, hiriko ostalaritza sustatzeko aurrerapauso bat eman du dinamizazio proiektu bat abian jarriz. Proiektuak xede du sektoreari `ikusgarritasuna´ ematea, bai hirian lan egiten duen eta bertan bizi den biztanleriaren aurrean, bai bisitarien aurrean. “Ostalaritzan eta jatetxeetan sukaldaritza-eskaintza zabala daukagu eta ezagutzera eman behar dugu” azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.
Gauzak horrela, Inguralderen webguneak sektorerako atal espezifiko bat estreinatu du, bertan, Barakaldon non jan daitekeen adierazten duen direktorio bat agertzen da Inguralderen Enpresa-mapan sortutako bi kategoria berrietarako estekaren bidez. Establezimenduak erraz aurkitzeko eta esperientzia gastronomikoa izan nahi duten pertsonei proposamen ezberdinak ezagutarazteko, honako bi ibilbide daude: `Jatetxeen ibilbidea´ eta `Pintxo tabernen ibilbidea´ “Barakaldo gastronomikoa ezagutarazteko, ibilbideak beste sektore batzuetara ere zabaltzea da (kopa-tabernak, delicatessen, etab.) gure asmoa” esan du Danel Solak.
Inguraldeko lehendakariak gogorarazi duenez, bilatzaile digitalak bazuen `ostalaritza´ izeneko atala, baina orain ibilbide berriekin indartu egin da. “Mapa hori merkataritza sustatzeko tresna ona da, beraz, enpresa-mapan agertzeko interesa duten ostalaritzako lokal guztiak animatu nahi ditut Inguralderekin harremanetan jartzera, bai posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), bai telefonoz (944 789 395)”.
Halaber, hiriko ostalaritza-eskaintzari eta aisia eta animazio proposamenei (auzo batzuetako `pintxo-pote´ ekimenak, gertaera-agenda) buruzko erreferentzia-puntu bilakatzeko asmoz sortu da webgune berria.
PRESTAKUNTZA: GEOPOSIZIONAMENDUAN ETA SARE SOZIALETAN
Inguraldek sentsibilizazio ekintzak ere egingo ditu ostalaritza sektorearen barruan, Google Maps eta Facebook doako tresnen bidez, beraien negozioen posizionamendua hobetu, eta negozioetako ateak egun osoan zabaltzeko eta bezeroekin hartu-emana izateko aukera izan dezaten.
Horretarako, Inguraldek urte osoan emango du Google Maps tresnari buruzko prestakuntza, sektoreko profesionalek geolokalizazio tresna hori ezagutu eta erabil dezaten, oso baliagarria izan baitaiteke BECen urtean zehar antolatzen diren zenbait azoketara etortzen den jendea erakartzeko. Oso ikastaro praktikoa dira, establezimenduaren fitxa Google Mapsen aktibatzen eta kudeatzen ikasteko. Bestalde, negozioaren irudi birtuala zaintzeko eta hobetzeko gomendioak ere eskainiko dira.
Gainera, Inguraldek SPRIrekin batera eskaintzen duen `Astelehen teknologikoak´ prestakuntza programaren bidez, Interneten merkataritzaren eta ostalaritzaren presentzia handitzeko Facebook-i buruzko ikastaroak ematen ditu.
Prestakuntza-ekintza hauen programazioarekin batera, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak bana-banako aholkularitza zerbitzua ere badu, eta establezimendura bertara joaten da errealitatea ikusi, eta Barakaldoko ostalaritza-sektorea sustatzeko hobekuntza-ekintzak ezartzen laguntzeko.
