Innpulso Sareak udaletarako berrikuntzari buruzko aholkularitza zerbitzua sortzea erabaki du Barakaldon
Innpulso Sarea Elkarteak asteazken honetan ospatu du Zuzendaritza Kontseilua Barakaldoko Udalean. Bertan, Mostoles, Ermua, Alcoy, Sant Boi Llobregat eta Terrassa hiriek hartu dute parte
Barakaldo, 2017ko apirilaren 19a
Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo, gaur goizean Innpulso Sarea Elkartearen Zuzendaritza Kontseiluaren buru izan da. Elkartea Barakaldoko Udalean bildu da hurrengo hilabeteotarako lanerako lehentasunak eta jarraibideak ezartzeko. Kontseiluari hasiera eman diote Sareko lehendakaritza kideek, Barakaldoko alkateak eta Mostoleseko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Teknologia Berrien zinegotziak, Jessica Antolinek, David Lucas alkatearen izenean. Horiek Juan Maria Vazquezekin, Zientzia eta Berrikuntzako idazkari nagusiarekin, eta Berrikuntzaren Sustapeneko zuzendariordearekin, Juan Manuel Garridorekin, egon dira. Horretaz gain, Ermua, Alcoy, Sant Boi de Llobregat eta Terrasako udaletako ordezkariek ere parte hartu dute, Zuzendaritza Kontseiluko kide gisa.
Bileran zehar intereseko gaiak landu dira Sarearen funtzionamendurako, Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria saria duten 62 udalerri espainiar biltzen dituena. Landutako gaien artean hauek daude: aurtengo Innpulso Sarearen aurrekontua eta lantaldeek jasoko duten diru-esleipena onartzea. Hurrengo hilabeteotan garatuko diren proiektuen artean `coach´ zerbitzua edo sarea osatzen duten udaletarako berrikuntzari buruzko aholkularitza azpimarratu behar da. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hirietan garatzen ekonomikoaren eredu berriak sustatzeko baliagarriak izango diren ekimen berritzaileak abiarazteko laguntza espezializatua izatea da helburu nagusia. Bestalde, `smart city´ zerbitzuak ematen dituzten enpresen katalogo digitala egitea ere adostu da.
Halaber, hirietan hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea ere erabaki da, ekainean osoko bilkuran botazio bidez, Sareko presidentetza aldatzeari ekingo baitzaio. Barakaldok berrikuntzaren arloan duen inplikazioagatik, 2013an aukeratua izan zen Mostolesekin batera Sare horren buru izateko. Harrez geroztik, Sarea ARINN izeneko Elkarte bihurtu da. Helburu batzuk ezarri dira, hiru lantaldetatik garatzen direnak, eta erakunde horren nazioartekotzean jarri da fokua.
¨Gaurko Kontseiluak balio izan du Sarea sendotzeko elkarrekin egiten ari garen lan guztia indartzeko, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesarekin hainbat proiektu martxan jartzeko, sari hori daukagun hiriek eraginkorragoak eta aurreratuagoak izateko¨, azaldu du Amaia del Campok.
EUSKAL TALDEA
Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria bereizgarria duten zazpi euskal udalerriek eta Gasteizko Udalak bilera-egutegiari ekin diote Innpulso Sarearen barruan lantalde bat eratzeko asmoz. Lehen bilera duela hilabete egin zen Barakaldoko Udalean, udalerri hau izan baitzen ekimenaren sustatzailea. Lehen bilera hartan, hiri bakoitzeko ‘smart city’ estrategia partekatu eta lankidetzako ekimen berritzaile berriak garatzeko lagungarri izan daitezkeen lan-puntu bateragarriak bilatu ziren.
Barakaldo, Bilbo, Abanto eta Zierbena, Ermua, Etxebarri, Eibar eta Donostia dira Innpulso Sarea osatzen duten zazpi herriak.
