Enpresak eta Merkataritza Berriak

Inguralderen webgunea Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko eduki eta dokumentazio berriekin eguneratu da, enpresak eta profesionalak arlo horretan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea errazteko.

David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak adierazi duenez, “enpresa bateko kide guztiek, zuzendariak edo langileak izan, lan-ingurune atseginagoa eraikitzeko tresna egokiak izatea nahi dugu”.

Inguralderen webguneak Barakaldo Mentoring Klubaren atal berri bat du, enpresa-laguntzako zerbitzu honi atxikitzeko eta parte hartzeko prozesuari buruzko informazioarekin.

Prestakuntza-ekintzak diseinatuta daude, hain zuzen ere, mentorizazio-prozesua osatzeko eta enpresak kudeaketa-eredu aurreratu baterako trantsizioa errazteko.

"MiPago Wallet" tresna, telefono mugikorrean diru-zorro digital bat, ezarri du Udalak, barakaldarrei barra-kodea edo etxean jasotzen duten ordainagiriaren QR kodea irakurriz udal ordainketak egiteko aukera ematen diena.

Errotulazio gastuen % 25 eta % 50eko diru-laguntza emango du Udalak, mezua euskaraz edo hizkuntza bietan agertuz gero, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko abenduaren 14ra bitartean egindako errotuluetan. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek eskabideak, abenduaren 11ra arte.
SUBIR