Enpresak eta Merkataritza

Atal honetan Euskadiko, estatuko eta Europako erakundeek argitaratutako COVID-19aren eraginari aurre egiteko informazio, laguntza eta prebentzio-neurri guztiak bilduko ditugu. Eguneratzea etengabea izango da.

Interesa dutenek zerbitzu honetara jo dezakete telefonoz edota telematikoki, eta bertan erakunde desberdinek osasun krisiaren ondorioak arintzeko jarri dituzten neurrien berri ematen zaie. Udalak eta Inguraldek krisi honen ondoren sektorean sor litezkeen beharrak aztertzen ari dira, balizko neurriak eta prestazioak aztertzeko. 

Zure osasuna eta guztiontzat, gogora ezazu prebentzio-neurri hauek zure negozioan aplikatzea.
Zure papera ezinbestekoa da COVID-19ren aurka borrokatzeko.

Techfriendly enpresak COVID-19ak adineko pertsonengan izan dezakeen arriskua neurtzeko mapa bat garatu du. Tresna honen bidez koronabirusak zaharren egoitzan izan dezakeen eragin potentziala kalibratu nahi du, erabaki operatibo eta estrategikoak hartzen laguntzeko helburuarekin.

SUBIR