Enpresak eta Merkataritza

150 euro emango dira, gehienez, derrigor ixten den hilabete bakoitzeko, gehi irekitzen den lehen hilabeteko OHZ eta estolderia eta zabor zergak ordaintzeko

Sektorearekiko enpatiaz egingo duela lana adierazi du gobernu taldeak, jarduerari erraz berregin diezaion, baina gobernu zentralak murriztapen ugari ezarri dituela ohartarazi du. Udala ez du kobratuko 2020ko ekitaldi osoan terrazaren tasarik.

Maiatzaren 11ean hainbat saltoki irekiko direnez, Inguraldek merkataritza eta ostalaritza sektoreetan eta irudi pertsonalarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten lokaletan martxan jarriko diren segurtasun protokolo guztiak eskuratzen lagunduko dizu eta zure lokalean jar dezakezun kartel bat deskargatzeko aukera emango dizu, zure bezeroek bete beharreko higiene eta osasun neurri nagusiak zeintzuk diren jakin dezaten.

Aste hasieran iritsiko dira Barakaldoko Udalak erosi dituen 6.000 biserak, 18.000 ordezko pantaila eta guzti. Biseren ondoan, bi lokal bakoitzeko, merkatari eta ostalarientzako maskarak ere banatuko dira Orain arte, 900 maskara banatu dira alarma egoerako aldian irekita egon diren 300 saltokiren artean.
Apirilaren 30ean, ostegunean, Barakaldoko merkataritzarako eta ostalaritzarako erosi zituen bisera babesleak banatuko ditu datorren astean Barakaldoko Udalak, Inguralderen bitartez. Aurreikuspenen arabera, astelehenean 6.000 bisera baino gehiago iritsiko dira Barakaldora, babes-pantailen 18.000 ordezkoekin (3 bisera bakoitzeko); beraz, banaketa berehala egingo da.

SUBIR