Berriak
Maiatzean, % 36,9 hazi dira kontratazioak Barakaldon
Apirilean baino 755 kontratu gehiago egin ziren maiatzean; horietatik 511, emakumezkoenak Zerbitzuen sektorean egin dira gehienak
Barakaldok sormen-jardueren kanpaina bat abiarazi du Portu kalean, lokal hutsak dinamizatu eta herritarrak erakartzeko
Uztailaren 6an hasi, eta hiru egunez izango ditugu, artea, diseinua, merkataritza jarduera eta herritarren partaidetza nahasturik eskainiko dituzten zenbait jarduera. Hemendik eta abendura bitartean, programa hilean bi aldiz egingo da
Udala kale horretako bost lokal enblematikoen jabeekin adostasun batera iritsi da, eta hiriko sormen-sektoreari esker, alde hori suspertzen ahaleginduko da
Merkealdiak egiten dituzten merkatariek Eusko Jaurlaritzari adierazpena egin behar diote
Indarrean dagoen araudiaren arabera, beherapen luzera eta denboraldia erabakitzeko, merkatariek askatasun osoa daukate. Hala ere, datorren uztailaren 1ean abiaraziko da udako beherapenaldi epe tradizionala. Horregatik gogoratzen dizuegu, merkealdiak jarriko ditugula jakinarazi behar diogu Eusko Jaurlaritzari.
Merkatariek erraz egin dezakete Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean jartzeko adierazpena Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailako web orrian, modu telematikoz, lurralde ordezkakritzan aurkeztuz edo posta ziurtatuz.
Beherapeneko salmentarako jakinarazpena
Informazio gehiago:
Enpresen Sustapena
Tel: 944789395 - 944789400
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (17/06/22)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Halaber, zure beharretara hobeto egokitzen den laguntzen lerroa hautatu eta eskuratzen laguntzeko talde teknikoa izango duzula zure eskura gogorarazten dizugu, baita tramitatzen lagunduko dizuten langileak ere.
Aurreko buletinak kontsultatzeko, klikatu hemen
