Maiatzean, % 36,9 hazi dira kontratazioak Barakaldon

Apirilean baino 755 kontratu gehiago egin ziren maiatzean; horietatik 511, emakumezkoenak Zerbitzuen sektorean egin dira gehienak

Barakaldo, 2017ko ekainaren 27a

Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Behatoki Sozioekonomikoaren datuen arabera, % 36,9ko hazkundea izan dute  Barakaldon maiatzean gauzatutako kontratuek.  Maiatzeko 'Zainguralde'-ren lan egoerari buruzko txostenean (SEPEren datuetan oinarritua) agertzen denez, maiatzean 2.800 kontratazio izan ziren herrian, eta horrek esan nahi du apirilean baino 755 kontratu gehiago sinatu zela.

Inguraldeko lehendakari Danel Solak dio “pixkanaka finkatuz doala lan merkatua bere onera etortzeko joera.   Asko dago egiteko oraindik lanik gabe dauden barakaldarren egoera hobetzeko, baina eman den aurrera-pausua berri ona izan da, zalantzarik gabe”. Ildo horri jarraikiz, Solak esan du “ekonomia susperrarazteko politika eginez jarraituko duela Udalak, herritarren enplegugarritasuna hauspotzen eta inguruko enpresek kontratazioak egin ditzaten ahalegintzen”. 

Emakumeen kontratazioen nagusitasuna ere azpimarratu du txostenak. Apirilaren aldean sinatutako 755 kontratu horietatik, 511 emakumezkoenak izan dira, eta 244, berriz, gizonezkoenak.  

Kontratu motari begiratuta, 7 hamarren hazi dira kontratu mugagabeak, aurreko hilarekin alderatuta; aldi baterako kontratuak, berriz, 4 hamarren hazi dira.  Hala ere, gehienak azken horietakoak izaten jarraitzen dute.

Ekonomia jarduerari dagokionez, zerbitzuen sektorea gailentzen da Barakaldon. Argi agertzen da joera hori maiatzean egindako kontratazioetan: % 91,2 sektore horretakoa da; % 4,9 eraikuntzakoa eta % 3,9, berriz, industriakoa.      

LANGABEZIA BEHERANTZ

Langabeziak behera egin du: 131 lagun gutxiago, maiatzean. Martxoarekin alderatuta, 186 lagun gutxiago. Maiatzaren amaieran, 7.622 lagun zegoen izena-emanda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan; horietatik, % 55,2 emakumezkoak (4.207), eta, % 44,8 (3.415), berriz, gizonezkoak.

Jokabide honek 2015eko otsailetik hona gertatzen ari den joera positiboa berregiten duela adierazi du Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, eta ondorioz, Barakaldon, 1992 langabetu gutxiago dagoela.

“Enplegu planetan  egiten ari garen ahaleginak fruituak eman ditu” esan du Inguraldeko lehendakariak. “Udalerriko ekonomia garapena bermatuko duten neurriak ezartzeko ahalegina egiten jarraituko dugu".

SUBIR