Berriak
Zainguralde Enplegua eguneratua (2017ko Iraila)
Iraila Zainguralde Enplegua aldizkariak edonork kontsultatzeko moduan dago.
Eus-Commerce, Biderkatu zure bezeroak online salduz
Eus-COMMERCE programa
Eus-COMMERCE programa integrala, pertsonalizatua eta DOAKOA da, eta txikikazko merkataritzari zuzendua dago euren salmentak biderkatu ahal izateko merkataritza elektronikoaren bitartez.
Programak ezarpen proposamen ezberdinak dauzka, merkataritza bakoitzaren beharretara eta errealitateari egokituak.
Ezarpena burutu ostean, merkatari bakoitzak kontsultak egiteko, zalantzak argitzeko eta laguntza teknikoa izateko aukera izango du.
ezarpen osteko laguntza zerbitzua izango du lehen urratsak errazteko. Laguntza hori 6 ordutakoa izango da eta izaera ezberdinetakoa izan daiteke: prestakuntza, arazo teknikoak konpontzeko edo aholkularitza.
Nori zuzendua:
Online ingurunera biltzeko ezagutza eta azpiegitura duten txikizkako merkataritzara bideratuta dago.
Kanpo gelditzen dira zerbitzuak emateko establezimenduak (argazkilaritza, ileapaindegiak eta estetikak, bidaia agentziak, aseguruak, …) baita botika, estanko, loteria eta apostuak ere.
• Txikizkako merkatari izatea IAEn alta emana 64, 65 edo 66 idazpuruetan.
• Establezimendu fisikoa Gipuzkoan lekutua
• Merkatarien gaitasuna*: azpiegitura egokia eta oinarrizko ezagutza informatikoak
*Gaitasuna izen-emate prozesuan egiaztatuko da
eus - COMMERCE - Informaziorako dokumentua
https://www.youtube.com/watch?v=4S2WK9iRQhs
https://www.youtube.com/watch?v=1PyZEzlqKy0
Informazio gehiago: T. 944706500 edo Cámara Bilbao
Barakaldo hartu du hirien garapenerako eredu gisa Weißwasser eskualde alemaniarrak
Udalaren garapen-agentziak, Inguraldek, Alemaniako erakundeetako zenbait ordezkari jaso ditu gaur eta Barakaldo negozio-erakargarrien eta -aukeren foku bihurtzeko udal-estrategiak ezagutarazi dizkie
Barakaldok eta "La Caixa" Gizarte Ekintzak erabilera publikoko ordenagailu berriak jarriko dituzte liburutegietan eta kultur etxeetan
Kulturnet sareak eskaintzen duen Interneten konektatzeko doako zerbitzua hobetuko duten 27 ordenagailu berri erosteko hitzarmena sinatu du Udaleko garapen agentziak “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin
9.000 barakaldarrek dute Kulturnet txartela
