Berriak
Prestakuntza eta kontratazioa bultzatzeko Enplegu Plan propioa sustatu du Barakaldok
Udalak 2018ko soberakinaren 400.000 euro baino gehiago emango ditu ekimen hori martxan jartzeko, eta udalerriko 40 langabe inguruk ekimenaren onurak jasoko dituztela espero da. Hainbat sektore eta espezializatze izango dira ekimenaren ardatzak, besteak beste, teknologia berriak, robotika eta errehabilitazioa.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (19/02/22)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Inguraldek tokiko merkataritzarako "Saltokitik enpresara 2019" prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon
Inguraldek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoko jardunaren barruan, EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratuaren Saltokitik Enpresara prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako prestakuntza plana da, eta Euskadiko merkataritzako gerente/arduradun/titularrei dago zuzenduta beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin, merkataritza kudeaketan hobetze teknikak erabiliz.
Inguralde hasi da kudeatzen enpresa-proiektu berriak garatzeko Lanbidek pertsona ekintzaileei emandako laguntzak
‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga martxoaren 1a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.
