Berriak

Six To Go Solutions, Ikasauto, KCD Kultura Communication Desarrollo, Ipsum eta Montero FyE izan dira udalerriko enpresa-sareari egindako lanagatik eta egindako ekarpenagatik sarituak.

"Barakaldoko Udalarentzat oso garrantzitsua da enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresa txiki eta ertainen aintzatespena sustatzea", adierazi du Amaia del Campo alkateak.

Eusko Jaurlaritzak, gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratu du eta, haren bidez, gaitu egin da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko, Auzitegi Nagusiaren bermearen ondoren. Neurria indarrean sartuko da boletinean argitaratzearekin batera. Honen helburua da kutsatzeko arriskua handitzen den barruko lekuetan segurtasuna indartzea.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

Gaur goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Aretoan, "Challenge 4.0” jardunaldia egin da, Barakaldoko enpresa txiki eta ertainetan eraldaketa digital jasangarriko prozesuak sustatzeko.

Jardunaldian tokiko 30 enpresatako 45 ordezkari izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2021eko Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan.

SUBIR