Berriak

Joan den abenduko luzapen-dekretuan aurreikusita zegoen bezala, Barakaldoko Udalak amaitutzat eman du bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ezohiko epea, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza-sektorearen ohiko jarduerari eragiten zioten murrizketak kenduko dituela iragarri ondoren.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

2022ko otsailaren 10ean, lehendakariak iragarri du amaitu egingo dela Euskadiko osasun-larrialdiko egoera, eta kendu egingo direla ostalaritza-jarduerari eragiten zioten murrizketak, 2022ko otsailaren 14tik aurrerako ondorioekin.

Horrenbestez, 2022ko otsailaren 14tik aurrerako ondorioekin, iraungitzat jotzen da ostalaritza-establezimenduetako terrazak eta mahaitxoak baimentzen zituen luzapenaren indarraldia, zeinak salbuespenez gaituta baitzeuden ostalaritza-jarduera errazteko sektoreari ezarritako murrizketen indarraldian, bai eta doako tasa ere.

Astelehenetik aurrera, indarrik gabe geratuko dira jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.

SUBIR