Berriak
Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko garapen eragileekin lankidetzan, Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako 2022ko laguntza-plana aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak Barakaldon
- Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da
- Informazio-jardunaldia datorren maiatzaren 26an egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte
- Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua betetzen lagunduko dute, eta lagungarriak izango dira Euskadiko enpresa-sarearen garapen inklusibo eta jasangarrirako ere
- Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira
KAISHOP, Asko balio du! kanpaina martxan Barakaldon
Ekimena maiatzaren 20ra arte dago martxan, eta tokiko merkataritzak eskaintzen duen tratu pertsonal eta hurbila eta euskarak merkataritzan duen garrantzia ditu ardatz
Barakaldok bere lehen lehiaketa ireki du arrail digitalaren murrizketa, nahi ez den bakardadea edo herritarren parte-hartzea bezalako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzeko
Deustuko Unibertsitatearen eskutik Udalak bultzatutako lehiaketak 72.000 euro banatuko ditu saritan, Osasunaren, Zainketa Hiriaren, Herritarren Partaidetzaren eta Smart Cityren arloetan identifikatutako erronkei modu berritzailean erantzuten dieten ekimenen artean
"Berrikuntza Irekiko Erronkak" lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik maiatzaren 27ra bitartean
Barakaldok jarraipena eman dio Bono Barakaldo programari eta tokiko kontsumoa sustatzeko ekimen hau arautuko duen ordenantza onartu du
Pandemiaren garaian ezohiko moduan abian jarritako programaren arrakasta eta onarpena ikusita, Udalak etorkizuneko deialdien tramitazioa arintzeko oinarriak ezarri ditu.
“Helburua hiriko jarduera ekonomikoa dinamizatzea da oraindik, kontsumitzaileei eta establezimenduei mesede eginez”, ziurtatu du David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak.
