Berriak
“Barakaldo Creativity Market” azokaren V. edizioa Barakaldon izango da uztailaren 16an, bertako hogeita hamar bat profesionalen partaidetzarekin
Herriko egun handiarekin batera, artearen, artisautzaren eta eskulanen 32 ordezkari bilduko dira Foruen Pasealekuan, Barakaldoko sormenaren erakusleiho handienari forma emateko.
Global Training Bekak 2022: Eman izena uztailaren 18ra arte!
Bueltan gara, deialdi berriarekin eta beka gehiagorekin, zuretzat.
80 beka berri ditugu atzerrian lan egiteko, hilean 1.530 euro gordinaren truke.
Unibertsitate-titulua eta B2 ingeles-maila badituzu, zure zain gaude. Ezagutu deialdiaren baldintzak eta anima zaitez!
Eman izena uztailaren 18a baino lehen esteka honetan eta ireki ateak zure etorkizunari.
Eup! izeneko Bizkaiko merkataritza-gune birtualak abantaila gehiago eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkio Barakaldoko tokiko merkataritzari
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eup! ekimena jarri zuten martxan saltoki txikien digitalizazioa bultzatu eta “merkataritza-gune birtual handi” bat sortzeko. Orain, ekimen horrek abantaila eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkie izena ematen duten establezimenduei.
Barakaldok bederatzi ekimen disruptibo saritu ditu “Berrikuntza Irekiko Erronkak” lehiaketaren lehen edizioan
Ideia irabazleak Barakaldoko Udalak ekimen berritzaile honetarako bideratutako 72.000 euroak banatuko dira. Azken ekitaldia gaur goizean egin da Clara Campoamor zentroan.
Umetatik parte hartzen ikasten" proposamenak Deustuko Unibertsitateak emandako 300 euroko akzesita lortu du, joan den ostiralean, hilaren 17an, proiektuak aurkezteko saiora joan zen publikoak boto gehien jaso zituelako.
