Enpresak eta Merkataritza

Eusko Jaurlaritzak ondoriorik gabe utziko du gaurtik aurrera Euskadin COVID ziurtagiria eskatzea.

Jarduera ekonomikoen tributazioa kontrolatzeko sistema berria urtarrilaren 1etik dago abian, eta 7.375 enpresa eta profesional daude borondatez atxikita. Ogasuna hasi da eskuratutako informazioa prozesatzen, iruzur-adierazleak detektatzeko aukera ematen duen tresna informatiko berri batekin, datu-bolumen handiak aztertzeko teknikak erabiliz. 

LABIk egindako edukiera-murrizketa berriak indarrean sartu ostean, osoko bilkurak terrazen baimen berezia luzatzea eta doako tasa mantentzea onartu du EAJ-PNV, PSE, EH-Bildu eta PPk ekimena babestu dute; Elkarrekin Barakaldok ez. Alkateak eskerrak eman dizkie udal-alderdiei eta langileei neurri hau babestu izanagatik, beharrezkoa baita sektoreari "lasaitasuna emateko"

Urtarrilaren 1ean terrazen emakida bereziari amaiera ematea aurreikusita zegoen; hala ere, epea luzatzea erabaki du Udalak, LABIk atzo iragarritako edukiera-murrizketa berriak ikusita Terraza-tasak doakoak izango dira murrizketa berriak indarrean dauden bitartean, sektoreak jasango dituen kalteak arintzeko asmoz.

SUBIR