Gaurtik aurrera (02/04) ez da derrigorrezkoa COVID ziurtagiria Euskadin

Eusko Jaurlaritzak ondoriorik gabe utziko du gaurtik aurrera Euskadin COVID ziurtagiria eskatzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Osasuneko sailburuaren beste agindu bat argitaratu du gaur. Agindu horrek indarrik gabe uzten du azaroaren 17koa, zeinaren bidez ezartzen baitzen Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiriaren eskakizuna Euskadin, bihartik aurrera 50 lagunetik gorako gaueko aisialdirako eta jatetxeetarako.

Iturria: Irekia

SUBIR