Enpresak eta Merkataritza

Pandemiaren garaian ezohiko moduan abian jarritako programaren arrakasta eta onarpena ikusita, Udalak etorkizuneko deialdien tramitazioa arintzeko oinarriak ezarri ditu.

“Helburua hiriko jarduera ekonomikoa dinamizatzea da oraindik, kontsumitzaileei eta establezimenduei mesede eginez”, ziurtatu du David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak.

Inguralderen webgunea Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko eduki eta dokumentazio berriekin eguneratu da, enpresak eta profesionalak arlo horretan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea errazteko.

David Solla Ekonomia Sustatzeko zinegotziak adierazi duenez, “enpresa bateko kide guztiek, zuzendariak edo langileak izan, lan-ingurune atseginagoa eraikitzeko tresna egokiak izatea nahi dugu”.

Ekimen hau Barakaldoko Udalaren jarduera-programaren barruan kokatzen da, enpresa-sarearen digitalizazioa sustatzeko, eta 120 enpresa baino gehiagori egin die mesede.

Errotulazio gastuen % 25 eta % 50eko diru-laguntza emango du Udalak, mezua euskaraz edo hizkuntza bietan agertuz gero, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko abenduaren 14ra bitartean egindako errotuluetan. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek eskabideak, abenduaren 11ra arte.
SUBIR