Enpresak eta Merkataritza

Barakaldon gozatu eta irabazi! kanpaina gaur hasiko da, establezimenduak atxikitzeko epearekin, eta hilaren 14ra arte formalizatu ahal izango dute parte hartzea.

1.000 euroko 4 sari eta 500 euroko 12 zozketatuko dira azaroaren 23tik abenduaren 9ra bitartean atxikitako lokaletan txartelak kontsumitu eta uzten dituzten pertsona guztien artean.

Irabazleek abenduaren 31 baino lehen erabili beharko dituzte opari-txartelak sari bakoitza atxikita egongo den auzo edo eremuetan atxikitako establezimenduetan, udalerri osoan berdintasunez banatuko direla ziurtatzeko

Egiaztagiriak BIC Bizkaia Ezkerraldean banatu dira Hazinnova programaren lehenengo edizioaren zazpigarren egunean. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu EAEko 342 enpresa txiki eta ertainetan.

Halloween jaia dela-eta, Barakaldoko Udalak dekretu bat onartu du 2021eko urriaren 30ean, Barakaldoko udal-eremu osoan, establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak ixteko ordutegia ordubetez luzatzeko,  maiatzaren 29ko 4259/2014 Alkatetzaren Dekretuan ezarritako datez gain.

Kontsultatu hemen Dekretu osoa

Osalanek diruz lagundutako programa hau merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako tokiko enpresa txikiei zuzenduta dago.

Enpresa espezializatu batek jarriko du abian ekimena, eta gainera enpresetako prebentzio-jarduera kudeatzeko beharrezko tresnak eskainiko ditu.

SUBIR