Enpresak eta Merkataritza

Barakaldo Kontsumo Bonoa 2021 programaren bigarren faseari dagokio ekimena, Barakaldoko Udalak 250.000 euroko zuzkidura duena.

Bonuak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira atxikitako 241 establezimenduetako edozeinetan, eta azaroaren 30era arte erabili ahal izango dira.

Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Bizkaiko 5 garapen-agentziarekin elkarlanean, “Elkarrekin Mundura: 2021 - 2022” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarrera sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak urriaren 21ean beste epe berri bat irekiko du COVID-19ak eragindako enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntzetarako eskabideak aurkezteko. Epe berri hori 2021eko azaroaren 9ko 12: 00etan amaituko da. 

Barakaldoko Udalak 250.000 euroko zuzkidura duen ekimen honetan parte hartu nahi duten establezimenduek urriaren 18ra arteko epea dute izena emateko. 

Helburua da tokiko kontsumoa sustatzea jarduera txikiko garaietan, eta koronabirusaren krisiaren ondoren merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorea suspertzen laguntzea.

SUBIR