Aula Mentor
¿Zer da Aula Mentor?
Aula Mentor Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak beste erakunde batzuekin lankidetzan martxan jarri duen arautu gabeko onlineko prestakuntza-programa ireki eta malgua da. Helduen kualifikazioa hobetzeko diseinatutako ikastaroak eskaintzea du xede, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez haien gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena sustatzea ere.
Aula Mentor Barakaldo Inguraldek kudeatzen du 2005ean ireki zenetik, eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko bakarra da. Ikasgelako administratzailearen aholkularitzari esker, ikasleek erabaki informatua har dezakete, beren behar eta itxaropenetara egokitua.

Ikasleentzako abantailak:
Ikastaroa, matrikulazio-eguna eta ikasketa-erritmoa eta -ordutegia aukeratzeko malgutasuna.
Hezkuntza pertsonalizatua, nork bere beharren arabera aurrera egiteko plataforma irisgarri batekin eta tutoretza indibidualizatuarekin.
Ikasgelako administratzailearen eta gaian adituak diren ikastaroko tutoreen laguntza.
Material egokituak, ikastaroa ondo aprobetxatu ahal izateko, gai bakoitzari buruzko jarduerekin.
