350 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute Barakaldo KIUBek eskainzten duen kontsumo arduratsua izateko hezkuntza tailerretan

Hiriko bost ikastetxetako ikasleek, bigarren hezkuntzakoek, beren eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte pertsona kontsumitzaile gisa Kontsumo Eskola programaren bidez.

Barakaldo, 2019ko martxoaren 15a

Barakaldo Udaleko Pertsona Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak, Hezkuntzako Udal Arloarekin elkarlanean, hiriko bigarren hezkuntzako ikastetxeei “Eskolan Kontsumoaren Hezkuntza Tailer”etan parte hartzeko aukera eskaini die, eta ikastetxeentzat doakoak izango dira. Pertsona kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunean, KIUBek erabat garrantzitsuak direla kontsideratzen du jarduerak, ohiturak eta baloreak sustatzea, gazteei zein diren beren eskubideak eta betebeharrak ezagutzen lagunduko dietenak, kontsumo arduratsua izateko.

‘Kontsumo Eskolan’ programak hirian onarpen handia du, eta hezkuntza jarduera honetan, bigarren hezkuntzako bost ikastetxek parte hartuko dute urtean zehar. Maiatzaren amaierara arte honako zentro hauetan egingo da: Beurko Institutua, Lutxanako Bituritxa O.L.H.U.I., Nicolás Larburu, La Inmaculada, eta Gurutzetako Kristau Eskola. Guztira 34 tailer emango dira eta 350 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute, 3. eta 4. DBHkoek eta Lanbide Heziketakoek.

ALOR DESBERDINAK

Tailerrek ordu bat eta erdiko iraupena dute eta gelan egingo dira, parte hartze izaera duten jokoen eta jardueren bidez. Horiek ikasleei lagundu egingo die kontzeptuak asimilatzen modu atsegin eta dibertigarrian. Esperientzia oso positiboa da eta ikastetxe batzuek Kontsumo Eskola programan behin baino gehiagotan parte hartzen dute.

KIUBek, Inguralden Udaleko garapen agentzia kudeatzen duen zerbitzuak, prestakuntza programa diseinatu du nerabeen aisialdi eta kontsumo ohituren araberakoa. Hainbat alorri buruzko tailerrak eskainiko dira euskaraz eta gaztelaniaz: moda, arropa eta oinetakoak; estetika eta osasun zerbitzuak; modan dauden elikagaiak, publizitatearen eragina; eta aisialdia. Ikastetxe bakoitzak aukeratuko du zer tailer eman nahi diren.

Programaren azken edizioetan Finantza Hezkuntza tailerra ere barneratu da, eta horretan KIUB indar handia jartzen ari da, izan ere, zerbitzuan egiten diren kontsulta eta erreklamazio ugari arrazoi horiengatik izaten da. Tailer hau etorkizuneko pertsona kontsumitzaileak prestatzeaz arduratzen da bankuarekin erlazionatzerakoan kontuan izan beharreko aspektu guztietan.

Hezkuntza tailer hauek irakasleen parte hartzea inplikatzen dute jardueretan, unitate didaktiko hauetan jasotako kontsumo arduratsuaren kontzeptuekin jarraitu ahal izateko gelan. Helburua gazteek erreminta erabilgarriak izatea da beren hezkuntzan, pertsona kontsumitzaile arduratsuak, kritikoak eta ondo informatutakoak izan daitezen.

SUBIR